Donostiako 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa

Donostiako 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa

Oinarriak

1.- Partikularrek zein enpresek har dezakete parte.

2.- Nahi bezainbat zirriborro aurkez daitezke. Lanak argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dira eta edozein modalitate artistikoan egin daitezke, argazkia, marrazkia, etab… Lanak egileen sinadurarik gabe aurkeztuko dira.

3.- Kartel irabazleari 1.000 € emango zaizkio, zergak barne.

4.- Zirriborroak A3 neurriko euskarri zurrunean bertikalak edo horizontalak edo formatu digitalizatu batean ( JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin 62 X 88 zm-ko proportzioarekin) aurkeztu beharko dira.

5.- Zirriborroak aurkezteko azken eguna: 2018ko urriaren 29a arte, 13:30ak arte.

6.- “Donostiako Udalean eta haren menpeko erakundeetan gizonak eta emakumeak berdinak izateko zeharreko ekintzak ezartzeko jarraibideen” 1.2. idatz-zatiaren arabera, generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexuaukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

7.- Proposamenak bertan, posta edo posta elektroniko bidez entrega daitezke:

Donostia/San Sebastián Festak

Konstituzio Plaza, 1-1.

20003 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943-481168

donostiakofestak@donostia.eus

Bertan eta/edo posta

Gutun-azal itxian eta izenburu edo goiburu berberarekin, zirriborroaren atzeko aldeanitsatsita, parte-hartzailearen identifikazio-datuak adierazi beharko dira: egilea edo enpresa, telefono-zenbakia, posta elektronikoa, IFZ/IFK, kartelaren izenburua eta azalpen labur bat. Gutun-azalean “2019ko Inauterietako Kartel Lehiaketa” idatzi beharko da.

Posta elektronikoa

Posta elektronikoak ondorengo informazioa edukiko du:

1. Postaren izenburua: 2019ko Inauterieta Kartel Lehiaketa

2. Irudia edo irudiak jpg formatuan aurkeztutako diseinuekin.

3. Pdf dokumentu bat ondorengo datuekin:

    a. Egilea edo enpresa.

    b. Telefono-zenbakia.

    c. Posta elektronikoa.

    d. IFZ/IFK

    e. Kartelaren izenburua.

    f. Kartelaren azalpen labur bat.

Kartel irabazlea 2018ko abenduaren eta 2019ko otsailaren bitartean jakinaraziko da jendaurrean. Aukeratuak suertatu ez diren zirriborroak 2019ko martxoaren 11tik 22ra bitartean jaso ahal izango dira goian aipatutako helbidean 09:00etatik 13:30etara.

8.- Kartelean honako hau idatzi beharko da: Inauteriak 2019 Carnavales Otsaila 28 – Martxoa 4 28 de Febrero – 4 de Marzo Donostia / San Sebastián (Udaletxeko, Donostia San Sebastián Festak eta Donostia Kultura) logoak izan beharko ditu. Eskuragarri www.donostiakultura.eus berriakprentsa bulegoko atalean. Kartela diseinatzerakoan euskarak lehentasuna izango du eta irudia eta leloek bi hizkuntzetarako (euskara/gaztelera) baliagarriak izan behar dute.

9.- Donostia San Sebastián Festak, aukeratutako iruditik abiatuta egokiak iruditzen zaizkion garapenak egin ahal izango ditu. Irudia, festa horrekin loturiko formatu eta euskarritan erreproduzitu eta erabili ahal izango du. Donostian, 2018ko irailaren 6an

(*) Kasu guztietan kontuan izan behar da, aipatutako inskripzioez gain, kartelak ekitaldiaren beste hainbat babesleren logotipoak eraman ditzakeela.

 

informazio gehiago lortzeko klikatu hemen

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt