Sestaoko Inauteriak 2018

Sestaoko Inauteriak 2018

OTSAILAK 16, OSTIRALA.
OSTIRAL PREGOILARIA
Eskola-inauteria, mozorroak prestatzea, desfileak, lehiaketak, jokoak, txokolatada, Vista Alegre, Albiz, Kueto eta Markonzaga herriikastetxeek antolatuta, bakoitzak bere ikastetxean eta egun osoan zehar.

11:00etan: ESKOLETAKO INAUTERIKALEJIRA Kasko plazan zehar, Vista Alegre, Kueto, Albiz eta Markontzaga herri-ikastetxeetatik abiatuta. Denak bilduko dira Kasko Plazan musika eta animazioak lagunduta.

SESTAOKO GIZ / GAZTELEKUREN LEHIAKETAK
• Maskara Tailerrak eta Inauterietako Txigorkiak. Martxoaren 16an, ostirala, 17:30ean Gaztelekuko lokaletan (Iberia kalea, z/g).
• “¿Ta zu zer?” Mozorro Lehiaketa Martxoaren 17an, larunbata, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:00etara. Pasa zaitez Gaztelekutik bakarrik edo koadrilarekin eta argazki bat egingo dizugu!. Gaztelekuk antolatzen du 0 eta 99 urte bitarteko gazteentzat.Mozorro onenari OPARI-TXEKEA emango zaio sari gisa.

KOADRILEN IZEN-EMATEA
Aldez aurretik izena emango da Sestaoko Udaleko Kultura Sailera 94-472.90.25 telefono zenbakira deituta edo bertatik pasatuz, otsailaren 1etik, osteguna, 16ra, ostirala, bitartean.

* Desfilera ibilgailua daramaten Koadrilek matrikula zka. aurkeztu beharko dute izena ematen dutenean eta derrigorrez su-itzalgailu txiki bat eraman beharko duten ibilgailuaren maletategian.

• KOADRILA HANDIEN KATEGORIA
(14 kide baino gehiago) 14 kide edo gehiagoko helduen eta umeen koadrilak kategoria bakarra osatuko dute eta sari berdinak lortzeko aukerak izango dituzte.
• KOADRILA TXIKIEN KATEGORIA (2tik 13 kidera bitartean) 2tik 13 kidera bitarteko helduen eta umeen koadrilen kategoria bakarra osatuko dute eta sari berdinak lortzeko aukerak izango dituzte.
• DIETAK: Sestaoko Udalak 60 Euroko DIETAK emango dizkie 14 kide edo gehiago dituzten lagunarteei, betiere mozorroen lehiaketan sarituak izan ez badira. Dieta Castaños eraikineko Kultura Sailean (2. solairua, hondoko korridorea) ordainduko da otsailaren 19an, astelehena.
• TALDEAREN/KOADRILAREN IZENA ETA DATU PERTSONALAK NAN zka., helbidea eta Telefono zka.
• IZENA EMATEKO EGUNAK:
Otsailaren 6tik, asteartea, 16ra, ostirala, goizeko 9:00etatik 14:00etara, , Castaños Eraikineko Kultura Sailean (2. solairuan) edo 94-472.90.25 telefonora deituta.
• ORDENA-TAULATXOAK JASOTZEA:
Otsailaren 17an, larunbata, Castaños eraikinaren hallean, 16:30etik 17:30era.

OTSAILAK 17, LARUNBATA.
LARUNBAT HANDIA
11:45etan: MASKOTENTZAKO VI. INAUTERIAREN aurkezpena, 11:45etik 12:15era izena ematea (3 €), zenbakien banaketa eta aurkezpena, 12:30ak aldera, maskoten desfile/lehiaketa inauterietako mozorroa jarrita. Mozorro onenei 5 sari banatuko zaizkie 650 € balioa duten oparitan. Baleak Udalak, eta lehiaketa antolatzen duen ZAUNKA LADRIDOS Maskoten Aisialdirako Zentroak egindako donazioak dira. Kasko plazan.

13:00etan: Lasarte Oriako “Sorgindantza” INAUTERIEN KALEJIRA, EUSKO LORAK taldearen antzezpenarekin. Auzoz auzo ibiliko dira eta San Pedro Plazan bukatu.

13:30etan: INAUTERIETAKO GASTRONOMIA Kasko Plazan. Galiziako Seme-alaben Elkarteak bere produktuak (txistorra, odolkia, filloak, sagardoa, etab.) eskainiko ditu goizez eta arratsaldez inauteriko mozorroen desfileak irauten duen bitartean.

16:30ean: Irteera-ordena ixtea Castaños Eraikinaren harreran. 17:30ak baino lehen lagunarteen ordezkari batek INAUTERIKO DESFILEAN jartzeko ordena-zenbakiarekin taulatxoa jaso beharko du.

17:00etan: DISKOTEKA-DANTZALDIA Paco DJ-rekin 17:00etatik 00:00etara, Kasko plazan. Hala, sariak entregatzeko garaia umore handiagoz itxarongo dugu.Ekitaldiak, 21:00ak inguruan, etentxo bat egingo du saridunak nor diren jakinarazteko eta 00:00ak arte jarraituko du

18:30ean: SESTAOKO INAUTERIETAKO DESFILE NAGUSIA Kasko plaza, San Pedro, Kueto eta Gran Vía kaleetan zehar.
KOADRILA TXIKIEN aurretik irteten den fanfarreak irekiko du desfilea. ibilbide osoan zehar izango dira desfileko parte-hartzaileek daramaten musika-taldeek eta Sestaoko EL DESPISTE Fanfarreak animatuta.
• Epaimahai aditu batek ibilbidean zehar Koadrilak kontrolatuko ditu, ondoren, 21:00ak aldera, Inauteriko Mozorroen Lehiaketaren sariak entregatuko dira Kasko Plazan.

OSTALARIEN ELKARTEAREN Koadrila handiaren 1. Sari berezia $$ 1.600 euro $$
MERKATARIEN ELKARTEAREN Sestaoko lagunarte onenaren Saria $$ 500 euro $$
KOADRILA HANDIAK (14 kide baino gehiago)
1.a.- 1.000 euro
2.a.- 900 euro
3.a.- 800 euro
4.a.- 700 euro
5.a.- 600 euro
6.a.- 550 euro
7.a.- 500 euro
8.a.- 450 euro
9.a.- 400 euro
10.a.- 350 euro
11.a.- 300 euro
12.a.- 250 euro
13.a.- 200 euro
14.a.- 150 euro
15.a.- 100 euro
KOADRILA TXIKIAK (2tik 13 kidera bitartean)
1.a.- 350 euro
2.a.- 250 euro
3.a.- 150 euro
4.a.- 100 euro

23:30ean: Kaleko Musika goizaldeko 2.30era arte, gutxienez. Hor izango ditugu Sestaoko EL DESPISTE, Iruneko PEÑA POTEO eta Portugaleteko KUKLUX fanfarreak

OHARRA:Aurten ere lagunarteen eta familien esku jarriko dira mahaiak eta aulkiak Las Llanas udal-pilotalekuan, 20:00etatik 24:00etara tarteran dakartena edo bokata afaltzeko eta atsedenerako
espazioa izan dezazuen. Taberna zabalik egongo da

IGANDEA, OTSAILAK 18
LAPIKO-APURTZE IGANDEA
18:00etan: OHIKO LAPIKO-APURTZE JAIA;Sestaoko udalerrian 130 urteko antzinatasuna duen jaia. Kasko Plazan, ahal bada mozorrotuta, dauden neska-mutilentzat aurten ere Lapiko-Apurtze Jaia antolatuko da, orientazio, ukimen eta entzumen trebeziak erakuts ditzaten.

17:30ean, DANTZA GALEA Orkestrarekin. Arratsaldeko 20:30ak arte, Kasko Plazan.
19:30ean: SARDINA LURPERATZEA Kasko plazatik irtengo da eta La Iberia kalean zehar jaitsiko da La Benedictaraino; beilan EL DESPISTE musikarien laguntza izango da, eta hiletariak izango dira bide osoan. Hiletari amaiera emateko, PIROTECNIA ZARAGOZANAK eskainitako SU ARTIFIZIALEN SORTA La Benedictako pasealekuan eta Ibaira botako ditugu urte osoko gazi-gozoak gure Inauterietako ikurrarekin.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt