Unanuko Inauteriak 2018

UNANUKO INAUTERIAK 2018

Otsailak 11 igandea – Inauteri eguna

Mamoxarro Txikien Eguna.

hamabost-hamazazpi urte bitarteko herriko mutilak, etxez-etxe ibiltiko dira egunez eta arratsaldeko 8ak aldera herrira itzuliko dira mahai baten inguruan jateko.

Otsailak 13 asteartea

Mamoxarro Handien Eguna

Arratsaldean oles egitera joango dira, musikaz lagunduta. Hauen atzetik, Muttuak joango dira, eskuan makil luzeak dituztelarik. Ume edo neskatilaren bat ikusiz gero, korrika abiatuko dira ea harrapatzen duten. Eta herritarrek honako hau esango diete pasatzen ikustean: «Mamoxarro xirri xarro, keteriako, zazpiña uzkera apariako. Zata begi gorri, urten behin etorri».
Herriari buelta eman ondoren, ostatura itzultiko dira afaltzera. Afalostean Mamoxarro handiek eta Muttuek dantza egingo dute plazan.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt