2017ko Bilboko Aratusteetako kartel lehiaketaren finalistak

2017ko Bilboko Aratusteetako kartel lehiaketaren finalistak

  • Kartel finalistei botoa emateko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra izango da.
  • 2017ko Aratusteak otsailaren 23tik 28ra izango dira.

“EN LA CALLE”, “SAN ANTÓN”, “BOROBILBO”, “CONCEPTUAL”, “BIL-BA-O” eta “SARDINITA” 2017ko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak dira. Haien artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2017ko Aratusteak otsailaren 23tik 28ra ospatuko dira.

Aukeratutako kartel finalisten epaimahaia ordezkari hauez osatuta dago: Itziar Urtasun, Jai Batzordearen presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako sailaren zinegotzia, Asier Abaunza eta Amaia Arenal zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkari bat, Maylin Vergara disenatzailea eta Cristina Camargo, Nervión egunkariko kazetaria.

Edizio honetan ehun erdi kartel baino gehiago aurkeztu dira, aurreko urtean aurkeztu ziren kopuru antzekoa. Proposamenak ez dira Bilbokoak soilik izan. Parte-hartzaileak hainbat hiritatik etorri dira: Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Huelva, Sevilla, León, Valentzia eta Murtzia. Halere, Bilbokoak izan dira batez ere lanen jatorria.

KARTEL FINALISTAREN AUKERAKETA

Hiru modu daude sei kartel finalisten arteko aukera egiteko. Era presentzialean Euskal Museora bertaratzen, Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.eus) eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez: ETB, Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Radio Bilbao, Bilbao 24 horas, El Nervión, Radio Nervión, TeleBilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia eta Onda Cero.

Botaketa egin ahal izango da urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra stelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan 10:00etatik 19:00etara eta asteartetan 10:00etatik 14:00etara. Botoa eman ahal izateko, egiaztagiri bat aurkeztu beharko da: NAN eta gidatzeko karneta, besteak beste.

Sistema bakoitzeko botoek hautaketaren %25 suposatuko dute. Gainerako %25 epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da.

Lan finalistaren egileak 2.000 euroko saria jasoko du.

 

En la calle

San Anton

Borobilbo

Conceptual

Bil ba o

Sardinita

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt