2017ko Getariako Inauterien kartel lehiaketa

2017ko Getariako Inauterien kartel lehiaketa

OINARRIAK
1. GAIA: Getaria eta inauteriak. DERRIGORREZKO TESTUA, “GETARIAKO INAUTERIAK 2017” ETA ………(LEMA BAT)
2. Getariarrei zuzenduta dago.
3. Adin guztietako herritarrek har dezakete parte.
4. Edozein eratako lanak onartuko dira. ***16 urtera artekoen lanek eskuz eginak izan beharko dute.
5. Kartelak A3 neurrikoa izan behar du.
6. Partehartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.
7. Egilearen izena eta datuak gutun-azal batean sartu behar dira. KARTELAK EZ DIRA IZENPETUKO.
8.Lanak aurkezteko azken eguna eta ordua: OTSAILAK 11, 19:00.
9. Epez kanpo ez da lanik onartuko.
10. Lanak, udaletxean edo liburutegian aurkeztuko dira.
11. Epaimahaia, Kultura Batzordeak, herriko artistek… osatuko dute. Erabakia lanak entregatu eta aste horretan hartuko da.
12. Saritutako kartelek Getariako Inauteriak 2017ko jai egitaraua iragarriko dute. Kartel irabazleak Udalaren esku geratuko dira, eta aurkeztutako lan guztien argitarapen eskubideak izango ditu.
13. MAILAK ETA SARIAK:
-2-5 urte bitartekoentzat: OPARIA
-1. mailatik 3. mailara: OPARIA
-4. mailatik 6. mailara: OPARIA
-12-15 urteko gazteak: 60 €
-16 urtetik gorakoentzat … helduak: 150 €
14. Aurkeztutako kartelekin erakusketa egingo da Udaletxeko sarreran (otsailaren 20tik 27ra), eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo hamabost egunetan eskuratu ahal izango dituzte egileek.
15. LEHIAKETA HONETAN PARTE HARTZEAK OINARRI EDO BALDINTZA HAUEK OSORIK ONARTZEN DIRELA ESAN NAHI DU.
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt