2017ko Irungo Inauterietako kartel lehiaketa

2017ko IRUNGO INAUTERIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK

Irungo Udalak 2017ko IRUNGO INAUTERIETAKO kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du, honako OINARRI hauek kontuan hartuta:

1.-Edozeinek parte hartu ahal izango du Lehiaketan.
2.-Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra ekarri ahalko du.
3.-Tamaina: 70 cm x 50 xm (ez etzana). Lanak euskarriz zurrun baten gainean muntatu behar dira, Arte Batzordeak baloratzeko eta, halakorik behar izanez gero, erakusgai paratzeko.
4.-Lanak egilearen jatorrikoak izan beharko dute, eta ezin dira izan beste lehiaketetan sarituak.
5.-Kartela iragartzeko testua honako hau izango da:
IRUNGO INAUTERIAK 2017 CARNAVALES DE IRUN
Otsailak 23-28 Febrero
6.-Parte-hartzaileak irudi korporatiboa sartu beharko du, kontsultatu: http://www.irun.org/imagcorp/default.htm
Irungo Udalak kartel saritu originalean agertzen den armarria aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea dauka, baita behin betiko konposizioan armarriaren kokapena aldatzekoa ere.
7.-500,00 euroko sari nagusia emango da eta 150,00 euroko akzesit bat. Sariak ez dira bateragarriak izango. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.
8.-Aurkezteko epea: 2017ko urtarrilaren 20ra bitarte, 14:00ak arte.
9.-Aurkezteko lekua: Kultura eta Kirol Arloa (Urdanibia plaza, 6-20304 Irun) 09:00etatik 14:00etara. Informazio-telefonoa: 943 505411.
10.-Identifikazioa: lanak goiburua dutela eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira.
Goiburu hori bera daraman gutun-azal itxi batean datuak sartu behar dira egilea nor den jakiteko, telefono zenbakia, helbidea eta NANaren zenbakia adieraziz.
11.-Lehiaketa ezin izango da hutsal deklaratu.
12.-Obra Irabazlea: Kartelak, hobeto inprimatzeko, teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, aldez aurretik egileari galdetu ta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan (CD) aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70cm x 50 cm).
13.-Epaimahaia: Irungo Inauterietan parte hartzen duten Konpartsetako ordezkariek (ordezkari bana) osatuko dute.
14. Kartel irabazlea hautatzea: Epaimahaia urtarrilaren 25ean bilduko da, 18:00etan, AMAIA KZn, eta lehenengo saria eta akzesit hautatuko ditu.
15.-Epaimahaiaren ahalmenak: Epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak, hautatzeko prozesuko edozein unetan, honako inguruabar horie takoren batean badaude:
-Deialdiaren xedearekin bat ez datozenak.
-Askatasunaren eta berdintasunaren oinarrien kontrakoak direnak
-Egilea nor den zalantzan dagoenean.
-Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
-Beste egile batzuen lanen plagiotzat hartzen badira.
16.-Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake, eta baliorik gabe utzi 15. artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat gertatzen denean.
17.-Kartel irabazlea Udalaren jabetzakoa izango da, eta horrez gainera, egileak udalari kartela ustiatzeko eskubideak ematen dizkiola ulertuko da, jendaurre ko komunikaziorako, erreproduziorako eta banatzeko; hori guztia izaera esklusiboz eta Udalaren alde.
18.-Lanak jendaurrean ikusgai jarri ahal izango dira, eta Epaimahaiak eskumena izango du, bere iritziz eta leku-arrazoiagatik AMAIA KZn erakustea zeintzuk merezi duten erabakitzeko. Udalak eskubidea izango du saritu gabeko lanak jendaurrean erakusteko eta zabaltzeko, kartel finalistak hautatzen direnetik 2016ko martxoaren 17ra arte, eta ulertuko da doan eta esklusibitatez ematen direla eskubide horiek, obren erakusketa amaitzen den arte. Erakusketa AMAIA KZan, urtarrilaren 26tik otsailaren 10etik 26ra arte izango da.
19.-AMAIA KZan jaso ahal izango dira lehiaketara aurkeztu eta saria irabazi ez duten lanak, 2017ko martxoaren 15etik 30era bitartean, 18:00etatik 21:00etara. Data hori igarotakoan, Udalak nahi duen bezala erabili ahal izango ditu jaso ez diren kartelak. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialak garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegiratzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
20.-Lehiaketa honetan parte hartzeak Oinarri guztiak onartzea Dakar.
21.Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoak xedatzen duena betez, jakinarazten da biltzen diren datu guztiak, helburuaren arabera, Irungo Udaleko Informazio Sisteman txertatu ahalko dira. Datu horien erabilera, bakar-bakarrik, udal eskuduntzetara mugatuko da, eta beste Herri Administrazioei edo hirugarrenei utzi edo komunikatu ahal izango zaizkie Legean aurreikusitako balizko kasuak ematen direnean.Interesatuek datuetara sartu, haiek ezabatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Hiritarra Atenditzek o Zerbitzuaren (HAZ) bitartez.
22.Oinarriak Irungo Udaletxeko iragarki-taulan ikusgai egongo dira, onesten diren egunetik hasi eta obrak aurkezteko epea amaitu arte.
Informazio gehiagoIrungo Udala. Kultura eta Kirol Arloa, Urdanibia plaza, 6, (Ospitale Zaharra), /E-maila:cultura@irun.org. Telefonoa;943505411. HAZ. Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua. Irungo Udala. Tfnoa.: 010 / (+34)943505152.
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt