2019ko Bilboko Aratusteak kartel lehiaketa

2019ko Bilboko Aratusteak kartel lehiaketa

BALDINTZAK

1. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.

2. Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.

3. Kolorea eta teknika: aukerakoa.

4. Obrak originalak izango dira.

5. Karteleko testua hau izango da:
Bilbao 2019
ARATUSTEAK/CARNAVALES
Otsailak 28-5 marzo

6. Aurkezteko epea: azken eguna 2019ko urtarrilaren 25ean, 14:00etara arte.

7. Aurkezteko lekua: Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila (Venezuela enparantza 2. 5.º 48001-Bilbo) 9:00etatik 14:00etara.

8. Informazio-telefonoa: 944 203 147 eta herritarrentzako informazio telefonoa: 010.

9. Identifikazioa: lanak lemarekin eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Lema bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia.

10. Saria: Saria 2.000 eurokoa izango da.

11. Saririk eman barik ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.

12. Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota ortografiari buruzkoak baleude, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan.

13. Epaimahaia: Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak izendatuko du. Jai Batzodeko kideak eta Kultur eta diseinuaren munduko jendea.

14. Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta konfirmatu barik dagoen lekuan eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herri-bozketa egiteko epea zabalduko da. Botoak honela eman ahal izango dira:
— Zuzenean (Tokia konfirmatu barik dago).
— Udalaren web orriaren bidez.
— Epai mahia.
Herri-bozketako puntuak eta epaimahaiarenak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela izango da irabazlea.

15. Aurkezten diren lan guztiek behar bezala gestionatuta eduki behar dituzte kartelean ageri diren argazki, marrazki edo baliabide grafikoen erabilera-eskubideak, horiek irudien bankuetatik hartu direnean edo egilearenak ez direnean.

16. Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
— Autorea nor den zalantzan dagoenean.
— Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
— Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean. Herri-bozketa hasi ondoren uzten bada lanen bat lehiaketatik kanpo, bozketak jarraitu egingo du gainerako finalistekin.

17. Epaimahaiaren eskumenak bere horretan utzita, bakarrik hartuko ditu kontuan herri-bozketa egiteko epearen barruan aurkezten diren kexak edo erreklamazioak.

18. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake eta baliorik gabe utzi aurreko puntuko gorabeheraren bat gertatzen denean.

19. Bilboko Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak
baino ez dira izango.

20. Lanak ikusgai jarri ahal izango dira Abandoko–udaltegian, 2019ko martxoaren 1etik 14ra. Espazio kontua dela-eta, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk erakutsiko diren, kartelen kalitate artistikoa kontutan hartuta. Sei kartel finalistak aukeratu eta 2019ko azaroaren 14erarte ikusgai jartzeko eta eurei zabalkundea emateko eskubidea izango du Udalak. Epe horretan eskubideak dohainik eta berari bakarrik laga zaizkiola ulertuko da obren erakusketa amaitu arte.

21. Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailean, Venezuela enparantza 2an 5. pisuan, jaso ahal izango dira saririk irabazi ez duten lanak, 2019ko otsailaren 20tik martxoaren 29era bitartean, 9:00etatik 14:00etara. Hortik aurrera, Udalak erabakiko du bere kabuz zer egin jaso ez direnekin. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialek garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegian gordetzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.

22. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du.

23. Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Bilboko Udalak 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen ordenantza hori eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko uztailaren 20ko 138 zenbakian argitaratu zen.

Informazio gehiago Bilboko Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt