2019ko Gasteizko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa

2019ko Gasteizko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa

OINARRIAK:

1. 2019ko Inauteriak iragartzeko kartel ofiziala hautatzea izango da lehiaketaren xedea.

2. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu: jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak.Kartelean agertzen diren irudi eta elementuen eskubideen jabetza kartelaren egilearenak izan behar dute eta bestela erabilera libreko errekurtsoak izan behar dute. Egileak izango dira oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzearen arduradun.

3. Kartelaren neurriak: 70 cm goi-behe, 50 cm zabal.

4. Paperezko euskarria: kartelek, ezinbestean, luma-kartoiaren gainean joan beharko dute, kristalik gabe. Horrela aurkeztu ezean, baztertu egingo dira.

5. Euskarri informatikoa: paperean ez ezik, CD batean ere aurkeztu beharko da kartelaren irudia, JPG edo TIFF formatuko bi artxibotan: bata 72 dpi-tan eta bestea 300 dpi-tan, azken hori 5 mm-ko koskarekin. Lehiaketa fasean egileak baimena eman beharko du aurkeztutako lana Gasteizko Udalaren web-orrian argitaratzeko.

6. Teknika: kolorea eta teknika, aukeran.

7. Testu hau agertu beharko da (euskara lehentasunezko lekuan):
VITORIA-GASTEIZKO INAUTERIAK / 2019 / CARNAVALES DE VITORIA-GASTEIZ
Otsailaren 26tik martxoaren 5era/ Del 26 de febrero al 5 de marzo

8. Irabazle suertatzen den kartelean erakunde-marka nahiz beste batzuk sartu ahal izango ditu Gasteizko Udalak, litezkeen babesleenak barne. Hori dela eta, konposizioaren goiko aldean _ezkerrean_ eta beheko aldean _eskuinean _testu edo irudirik ez jartzea gomendatzen da.

9. Aurkezteko epea: 2018ko abenduaren 19tik 2019ko urtarrilaren 10era, biak barne. Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:00etara eta larunbatean 08:30etik 14:00etara jaiegunetan izan ezik, abenduaren 6an eta 8an ez baita lanik jasoko.

10.Aurkezteko lekua: Landatxo gizarte etxea, Santa Maria kalea, 4; 01001 Vitoria-Gasteiz—. Argibideetarako telefonoak: 945 16 26 64 eta 010.

11. Identifikazioa: lanak sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira -ez paperean, ez euskarri informatikoan-. Identifikatzeko, lema bat idatzi beharko da kartelaren atzealdean eta CDan. Kartelarekin batera gutun itxi bat aurkeztu beharko da, kanpoaldean lema idatzita. Barruan, datuak adierazi beharko dira -egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, e-maila eta jaiotze data-, eta aitorpen sinatu bat sartu, non adierazten den aurkezten den lana jatorrizkoa dela, eta argitaratu gabea. Lehiaketak dirauen bitartean, hots, irabazlearen izena jakitera eman arte, ezingo da inolaz ere egilearen identitatearen berri publikoki eman.

12. Sariak:

12.1.Lehiaketa irabazten duen kartelak 1.500 euroko sari bat jasoko du eta kartel finalista bakoitzak 250 euro. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren mende egongo dira sariak, indarrean den legediaren ildotik.

12.2.Saria eman gabe utzi ahal izango da, aurkezten diren lanek kalitate plastiko eta tekniko aski ez badute. Hori gertatuz gero, epaimahai teknikoak administrazio-egoitza Araban duen edo bertan jaioa den artista edo diseinatzaile grafiko bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.

12.3. Saria ordaintzen duelarik, Gasteizko Udalak erosi egingo du irabazle suertatzen den kartela, eta haren egileak kartelaren gaineko jabego intelektualari dagokion eskubide ekonomiko oro modu esklusiboan berari emango dio.

12.4. Udalak libreki ustiatu ahal izango du kartela, edozein modutan ustiatu ere, hala nola erreproduzitu, banatu, jendaurrean zabaldu edo itxuraldatu, Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bateratuko 26. artikuluan adierazitako epearen baitan eta eskubidea izango du obra edozein bitarteko edo euskarri ukigai nahiz ukiezin baliatuz adierazteko. Orobat izango du eskubidea mundu osoan obraren ustiapen komertziala bideratzeko -edozein euskarri edo formatutan erreproduzitzeko eskubidea eta zabalkundea emateko nahiz publikoki komunikatzeko eskubideak barne-, horretarako edozein modu baliatzen duelarik ere.Berariaz sartzen da horren baitan lana on-line jarri edo emateko nahiz sare digital interaktiboen bi-tartez eskuragarri jartzeko eskubidea. Era berean, edozein komertzializazio euskarritan ere erreproduzitu ahal izango du kartela udalak, dela zuzenean, dela hirugarren bati ustiapen hori baimenduz.

12.5. Inprimaketa hobetzeko kartel irabazlean zerbait aldatzeko beharra ikusiz gero, hala egin dadila era-baki ahal izango du Gasteizko Udalak eta hori proposatu egileari.

13. Kartel irabazlea aukeratzea:

13.1.
1. fasea: Kartel finalistak hautatzea
.- Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru adituk osatutako epaima-haia teknikoak lau kartel finalista hautatuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik.
.- Horretarako, alderdi hauek izango ditu kontuan: sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarritasuna eta erreproduzitu nahiz editatzeko erraztasuna.

13.2.
2. fasea: Kartel irabazlea aukeratzea
.- Epaimahaia honako hau izango da: Kultura Zerbitzuko Kultura Ekintzaren Ataleko arduraduna, Informazioaren eta Komunikazioaren Kabineteko diseinuko teknikoa, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Estola, Arte eta Lanbide Eskola eta IES Ekialdea BHI Arte Batxilergoa. Epaimahai horrek aukeratuko du kartel irabazlea proposatutako finalisten artean. Ikastetxeek haien botoa emango dute prozesu parte-hartzaile baten bidez. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da kartel irabazlea. Berdinketa egongo balitz, kalitatezko bozka diseinu teknikariak emango luke, Komunikazio eta Informazio Bulegokoa.

13.3. Otsailaren 5etik aurrera jakinaraziko da zein den irabazlea, web-orrian eta prentsa ohar baten bidez.

13.4. Epaimahaiaren ahalmena: zirkunstantzia hauetakoren bat egokitzen delarik, dena delako lana hautatze prozesutik kanpo uzteko ahalmena izango du epaimahaiak:
– Oinarri hauetako irizpide teknikoak betetzen ez badira.
– Autoretza zalantzazkoa bada,
– Pertsonen duintasunaren kontrakoa bada, beste lanen baten plagiotzat jotzen badu, baita, halakotzat jotzerik ez badago ere, imitazio hutsa edo beste lanen batek iradokia bada, edo beste lanen
batekin bat badator, halako neurrian non, epaimahaiak, zirkunstantzia horren berri izan orduko, erabakitzen duen ez duela nahikoa originaltasun-merezimendurik.
– Uste badu beste lehiaketaren batean saritutako egile beraren beste lanen batenaren oso antzeko estetika, kontzeptua eta konposizioa dituela.

14. Udalak, egoki baderitzo, jendaurreko erakusketa egin ahal izango du aurkezten direnen artean hautatutako kartelekin -nolanahi ere, irabazlea zein den jakitera eman ondoren-.

15. 2019. urteko kartel lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea ekarriko du berekin, baita epaimahaiaren erabakia ere, eta, horrenbestez, ezingo da horien kontra jo.

16. Kartelak itzultzea: saria irabazten ez duten lanak utzi ziren tokian jaso ahal izango dira, 2019ko apirilaren 2tik 16ra bitartean, astelehenetik ostiralera (8:30-21:00) eta larunbatean (8:30-14:00). Epe hori igaro ondoren, egokien iruditzen zaiona egin ahal izango du Gasteizko Udalak jaso gabeko lanekin.

 

Informazio gehiago Gasteizko Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt