2019ko Hernaniko Inauterien kartel lehiaketa

2019ko Hernaniko Inauterien kartel lehiaketa

Oinarriak

1.-Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan.

2.-Jatorrizkolanek32cm-ko zabalera x 48cm-koaltuera izango dute; ezinbestekoa da formatu digitaleanaurkeztea. Eta aukerakoa,paperean edo/etakartoi-lumazko euskarrian,kolore orotan eta edozein modalitate artistikotan.
Lana formatu digitalean 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYK erako koloretan aurkeztu behar da.

3.-Kartelak “HERNANIKO INAUTERIAK 2019″goiburua eraman behar du.

4.-Lehiakideak aurkeztu dituzten obren erantzuleizango dira jabetza intelektualaren ondorioetarako, baita aurkez litekeen edozein erreklamazioren aurrean ere, imajina eskubidea barne.

5.-Idatzizko eta irudi bidezko komunikazioan, hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatuko da. Bereziki pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatuko dira. Udaleko web orrian eskuragarri dago jarraitu beharreko gida:
“Komunikazio berdinzalerako jarraibideen gida: Ahozko, idatzizko eta irudi bidezko komunikazioa Hernaniko Udalean”.

6.-Lanak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 10ean amaituko da eguerdiko 14:00etan.
Jatorrizko lanak Biteri kultur etxean aurkeztuko dira sinadurarik gabe eta kartazal itxian. Bertan egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dira.

7.-Kartela 2019ko urtarrilaren 15a baino lehen hautatuko da.
Lehen hautaketa Inauterietako Jai Batzordean egingo da, ondoren, herritarrek bozka emango dute eta azkenik Kultur batzordeak berretsi beharko du.
Jai Batzordeak lehiaketa hutsik uztea erabaki dezake, eta ondorioz, kartela egiteko beste bide batzuk landu.

8.-Sari bakarra 600 eurokoa izango da, zergak barne.

9.-Saritutako obrak Hernaniko Udalaren jabetza izango du.

10.-Beharrezkoa izango da 2019ko otsailaren 1abaino lehen obra horiek erretiratzea; data horretarako jaso ezean Udalaren eskuetara pasatuko dira.

11.-Erabakia apelaezina izango da.

12.-Lehiaketan parte hartzeak oinarri horiek guztiak onartzea dakar.

13.-Hauek dira kontuan izan beharreko datak, beraz:
•Abenduak 10. 14:00kbitarte. Proposamenak jaso
•Inauterietako jai batzordeak 4 kartel aukeratuko ditu.
•Abenduak 12-26. Herritarren bozka jasotzeko epea: online eta Biteri kultur etxean.
•Abenduak 28. Bozka gehien jaso dituen kartela zein den jakinaraziko da.

Informazio gehiago Hernaniko Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt