2019ko Irungo Inauterietako kartel lehiaketa

2019ko Irungo Inauterietako kartel lehiaketa

Irungo Udalak 2019ko IRUNGO INAUTERIETAKO kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du, honako OINARRI hauek kontuan hartuta:

1.- Edozeinek parte hartu ahal izango du Lehiaketan.

2.- Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra ekarri ahalko du.

3.- Tamaina: 70 cm x 50 xm (ez etzana). Lanak euskarri zurrun baten gainean muntatu behar dira, Arte Batzordeak baloratzeko eta, halakorik behar izanez gero, erakusgai paratzeko.

4.- Lanak egilearen jatorrikoak izan beharko dute, eta ezin dira izan lehiaketa honetan aurreko urteetan sarituak.

5.- Kartela iragartzeko testua honako hau izango da:
IRUNGO INAUTERIAK 2019 CARNAVALES DE IRUN

6.- Parte-hartzaileak irudi korporatiboa sartu beharko du, kontsultatu: http://www.irun.org/imagcorp/default.htm Irungo Udalak kartel saritu originalean agertzen den armarria aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea dauka, baita behin betiko konposizioan armariaren kokapena aldatzekoa ere.

7.- 500,00 euroko sari nagusia emango da eta 150,00 euroko akzesit bat. Sariak ez dira bateragarriak izango. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.

8.- Aurkezteko epea: 2019ko urtarrilaren 25era bitarte, 14:00ak arte.

9.- Aurkezteko lekua: Kultura eta Kirola Arloa (Urdanibia plaza, 6 -20304 Irun) 09:00etatik 14:00etara. Informazio-telefonoa: 943 50 54 11

10.-Identifikazioa: lanak goiburua dutela eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Goiburu hori bera daraman gutun-azal itxi batean datuak sartu behar dira egilea nor den jakiteko, telefono zenbakia, helbidea eta NANaren zenbakia adieraziz.

11.- Lehiaketa ezin izango da hutsal deklaratu.

12.- Obra Irabazlea: Kartelak, hobeto inprimatzeko, teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, aldez aurretik egileari galdetuta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan (CD) aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70cm x 50 cm).

13.- Epaimahaia: Irungo Inauterietan parte hartzen duten Konpartsetako ordezkariek (ordezkari bana) osatuko dute.

14.- Kartel irabazlea hautatzea: Epaimahaia urtarrilaren 30ean bilduko da, 18:00etan, AMAIA KZn, eta lehenengo saria eta akzesit hautatuko ditu.

15.-Epaimahaiaren ahalmenak: Epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak, hautatzeko prozesuko edozein unetan, honako inguruabar horietakoren batean badaude:
.- Deialdiaren xedearekin bat ez datozenak.
.- Askatasunaren eta berdintasunaren oinarrien kontrakoak direnak.
.- Egilea nor den zalantzan dagoenean.
.- Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
.- Beste egile batzuen lanen plagiotzat hartzen badira.

16.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake, eta baliorik gabe utzi 15. artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat gertatzen denean.

17.- Kartel irabazlea Udalaren jabetzakoa izango da, eta horrez gainera, egileak udalari kartela ustiatzeko eskubideak ematen dizkiola ulertuko da, jendaurreko komunikaziorako, erreproduziorako eta banatzeko; hori guztia izaera esklusiboz eta Udalaren alde.

18.- Lanak jendaurrean ikusgai jarri ahal izango dira, eta Epaimahaiak eskumena izango du, bere iritziz eta leku arrazoiagatik AMAIA KZn erakustea zeintzuk merezi duten erabakitzeko. Udalak eskubidea izango du saritu gabeko lanak jendaurrean erakusteko eta zabaltzeko, kartel finalistak hautatzen direnetik 2019ko martxoaren 30era arte, eta ulertuko da doan eta esklusibitatez ematen direla eskubide horiek, obren erakusketa amaitzen den arte. Erakusketa AMAIA KZan, otsailaren 15etik martxoaren 3ra arte izango da

19.- AMAIA KZan jaso ahal izango dira lehiaketara aurkeztu eta saria irabazi ez duten lanak, 2019ko martxoaren 15etik 30era bitartean, 18:00etatik 21:00etara. Data hori igarotakoan, Udalak nahi duen bezala erabili ahal izango ditu jaso ez diren kartelak. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialak garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegiratzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.

20.- Lehiaketa honetan parte hartzeak Oinarri guztiak onartzea dakar.

21.- Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoak xedatzen duena betez, jakinarazten da biltzen diren datu guztiak, helburuaren arabera, Irungo Udaleko Informazio Sisteman txertatu ahalko dira.
Datu horien erabilera, bakar-bakarrik, udal eskuduntzetara mugatuko da, eta beste Herri Administrazioei edo hirugarrenei utzi edo komunikatu ahal izango zaizkie Legean aurreikusitako balizko kasuak ematen direnean. Interesatuek datuetara sartu, haiek ezabatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bitartez.

22.- Lehiaketaren oinarriak Udaletxeko Iragarki-taula Digitalean jarriko dira ikusgai, eskaerak aurkezteko azkeneko egunera arte. Argibide gehiagorako, jo ezazue Kultura eta Kirol Arlora, Urdanibia plaza, 6, (Ospitale Zaharra), telefonoa; 943 50 54 11 edo Hiritarra Atenditzeko Zerbitzura (HAZ).

 

Informazio gehiago hemen

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt