2020ko Hernaniko Inauterien kartel lehiaketa

2020ko Hernaniko Inauterien kartel lehiaketa

Oinarriak:

1.- Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan.

2.- Jatorrizko lanek 32cm-ko zabalera x 48cm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da formatu digitalean aurkeztea. Eta aukerakoa, paperean edo/eta kartoi-lumazko euskarrian,kolore orotan eta edozein modalitate artistikotan. Lana formatu digitalean 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYK erako koloretan aurkeztu beharda.

3.- Kartelak “HERNANIKO INAUTERIAK 2020” goiburua eraman behar du.

4.- Lehiakideak aurkeztu dituzten obren erantzule izango dira jabetza intelektualaren ondorioetarako, baita aurkez litekeen edozein erreklamazioren aurrean ere, imajina eskubidea barne.

5.- Idatzizko eta irudi bidezko komunikazioan, hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatuko da. Bereziki pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatuko dira. Udaleko web orrian eskuragarri dago jarraitu beharreko gida: “Komunikazio berdinzalerako jarraibideen gida: Ahozko, idatzizko eta irudi bidezko komunikazioa Hernaniko Udalean”.

6.- Lanak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 9an amaituko da eguerdiko 14:00etan. Jatorrizko lanak Biteri kultur etxean aurkeztuko dira sinadurarik gabe eta kartazal itxian. Bertan egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dira.

7.-Kartela 2020ko urtarrilaren 5a baino lehen hautatuko da. Lehen hautaketa InauterietakoJai Batzordean egingo da, ondoren, herritarrek bozka emango dute eta azkenik Kultur batzordeak berretsi beharko du. Jai Batzordeak lehiaketa hutsik uztea erabaki dezake, etaondorioz, kartela egiteko beste bide batzuk landu.

8.- Sari bakarra 600 eurokoaizango da, 300 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendatan erabili beharko dira, eta beste 300 euroak transferentzia bidez egingo da.

9.- Saritutako obrak Hernaniko Udalaren jabetza izango du.

10.- Beharrezkoa izango da 2020ko otsailaren 1a baino lehen obra horiek erretiratzea; data horretarako jaso ezean Udalaren eskuetara pasatuko dira.

11.- Erabakia apela ezina izango da.

12.- Lehiaketan parte hartzeak oinarri horiek guztiak onartzea dakar.

13.- Hauek dira kontuan izan beharreko datak, beraz:
· Abenduak 9, 14:00k bitarte. Proposamenak jaso.
· Inauterietako jai batzordeak 4 kartel aukeratuko ditu.
· Abenduak 11 – 26. Herritarren bozka jasotzeko epea: online eta Biteri kultur etxean.
· Abenduak 31. Bozka gehien jaso dituen kartela zein den jakinaraziko da.

 

Informazio gehiago: Hernaniko Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt