2020ko Lesakako Inauteriak kartel lehiaketa
ARAUTEGIA
Kartelak kartulina edo paper lodian aurkeztu behar dira, norberak nahi duen teknika erabiliz.
– Kartelaren neurriak: A2 / 420 x 594 mm. Bertan, derrigorrez 2020ko INAUTERIAK LESAKAN otsailaren 20tik 25era azaldu beharko da.
– Gaia: norberak nahi duena, zertarako den kontutan hartuta
– Aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
– Parte-hartzaileak: Lesakan jaioak edo bertan erroldatutako 18 urtetik goitiko pertsonak izanen dira.
– Aurkezpena: lanak gutun-azal batean sartuta aurkeztuko dira udal bulegoetan. Gutun-azal honek eta lanak berak izenburu bat izanen dute, gutun-azalean adieraziko dena. Gutun-azal horren barruan bertze sobre ttiki bat egonen da, itxita, eta bertan aurkezlearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa idatziko dira.
– Partehartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal ditu.
– Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat osatuko da Kultura eta Turismo Bulegoan, Beheko Plaza 5, urtarrilaren 20tik 24ra (biak barne).
– Herri bozketak erabakiko du irabazlea, eta haren erabakia apelaezina izanen da. Horretarako erakusketak irauten duen bitartean, bertan, Lesakan jaioak edo bertan erroldatuak direnak, bozketak egiteko aukera izanen dute aipatutako egunetan.
– Aurkezteko epea: urtarrilaren 17a, 13:00 orduak arte.
– Udala jabetuko da lan sarituez. Bertzeak itzuliko dira.
SARIA
Kartel irabazleak 250 euro jasoko ditu.