Andoaingo Inauteriak 2017 Maskara lehiaketa

INAUTERIAK 2017 MASKARA LEHIAKETA

OINARRIAK

1.- Maskarak edozein materialez egin daitezke, beti ere aurpegiari egokituz.
2.- Gaia librea da.
3.- Begitako maskara aurkeztuz gero, nahitaez, aurpegia kopetaren erditik sudur azpiraino estaltzen dutenak izan beharko dute.
4.- Lanak BASTERO Kulturgunean aurkeztu beharko dira otsailaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
5.- Aukeratutako Epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak.
6.- SARIAK:
8-9 urte artekoentzat Oparia
10-11 urte artekoentzat Oparia
12-14 urte artekoentzat: 1. Saria Oparia / 2. Saria Oparia / 3. Saria Oparia
7.- Sari banaketa URIGAIN Kultur Etxean izango da otsailaren 23an, Ostegun Gizena, arratsaldeko 6etan.
8.- Maskarak jasotzeko eguna martxoak 1 izango da, asteazkena, 16:30etatik 19:00etara. Egun honetan jasoko ez balira, antolatzaileak ez dira hauetaz arduratuko.
Antolatzaileak: Sormen Plastika Tailer Elkartea eta Andoaingo Udala.
Erakusketa: Urigain Kultura Etxean.
Otsailak 23, 24 eta 27an, arratsaldeko 18’00etatik 19’30etara.
Otsailak 25, goizeko 10’30etatik 13’30etara eta arratsaldeko 18’00etatik 20’00etara.
Andoain, 2017ko urtarrila
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt