Andoaingo Inauteriak 2017

Andoaingo Inauteriak 2017

Otsailak 11 larunbata

08:00etan: PUSKA BILTZEA. Inauterietako ohitura zaharra. Gazteak janaria biltzen baserriz-baserri ibiliko dira dantzan eta kantuen truke. Aurtengoa Leizotz auzoan izango da eta irteera Irunberri Elkartetik. Arratsaldean, kalez-kale ibiliko dira herrian zehar.

 

Otsailak 17 ostirala

KALDERERO TXIKIEN EGUNA

15:30ean: Ondarreta Ikstetxetik aterako dira haur eta lehen hezkuntzako haurrak herriko kaleak alaitzen. Ibilbidea: kale Nagusia, Santa Krutzeko zubiraino (Zubiaurre Etxea) eta handik bueltan Ondarreta Ikastetxera. Bertan kanpamendua antolatuko dute Gora Kaletxiki Txarangak alaiturik.

 

Otsailak 18 larunbata

17:00etan: Kaldereroen Konpartsa ONTZA Elkartetik irtengo da, Zaharraren Egoitzara joango dira eta handik Goikoplazara. Bertan KAMPAMENDUA antolatuko dute. Herriko agintarien harrera jaso eta Kaldereroen Erreginak, Udaletxeko balkoitik andoaindarrei eskeiniko dien hitzaldiaren ondoren, kalez-kale ibiliko dira herrian zehar. Ibilbidea: Ontza, Kaletxiki, Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik.

 

Otsailak 23 osteguna

OSTEGUN GIZENA

15:00etan: Neska-Mutiko guztiak joan bitez MOZORROTUTA beren ikastetxeetara. 3-7 urte arteko umetxoak ikastetxean bertan geldituko dira. Bertan, gailetak eta gozokiak banatuko zaizikie.

Gero, 8-12 urte arteko ikasle guztiak Bastero Plazan elkartzeko, honako leku hauetatik irtengo dira:

15:00etan: LA SALLE-BERROZPEKO haurrak, Gora Kaletxiki Txarangarekin batera, Kaletxikitik. IKASTOLA eta ONDARRETA ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.

15:15ean: Ikastetxe guztiak elkarrekin KALEJIRAN abiatuko dira Basterotik Gora Kaletxiki txaranga eta Dultzaineroak lagunduta. Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria (Sabadell banketxeraino). Zumea kalea, Kale Nagusi osoa eta zuzenean Goikoplazara. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta Ikastetxeko jolasleku estalian. GURASOAK ere anima zaitezte eta mozorrotu! Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozoki eta gailetak banatuko dira.

16:15ean: Dantza Jaia Goikoplazan Gora Kaletxiki txarangak eta dultzaineroak lagunduta. Eguraldi txarra egingo balu, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

17:30etatik 20:00etara: BELDURRAREN ETXEA Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzan. Gazte Lokalean.

18:00etan: Maskara Lehiaketaren SARI BANAKETA Urigain Lokalean.

ERAKUSKETA: Otsailak 23, 24 eta 27an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. Otsailak 25, goizeko 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara.

 

Otsailak 24 ostirala

17:30etatik aurrera MOZORRO FESTA Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzan. Gazte Lokalean. “Party” Lehiaketa eta askari berezia gazte kuadrila guztientzat. Mozorrotuta etorri!

18:00etan: Udal Musika Eskolaren KONTZERTU BUFOA Bastero Kulturguneko Auditorioan.

 

Otsailak 25 Larunbata

11:30ean: BURUHANDI ETA ERRALDOIEN Konpartsa. Ibilbidea: Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzan irten, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza.

12:00etan: MOZORROAK nahiz KONPARTSAK kalez kale ibiliko dira herrian zehar.

12:00etatik 13:15era: SOINUAK Musika Eskolako ikasleen KALEJIRA. Ibilbidea: Doktor Huizin dagoen Eskolaren egoitzatik atera, Bastero Plaza, Kale Nagusia eta Zumea Plaza. Itzulera Kale Nagusitik Goikoplazara.Eguraldi txarrarekin, Ondarreta Ikastetxeko jolasleku estalian.

17:00etan: Konpartsa eta mozorro guztiak INAUTERI DESFILEAri hasiera emango diote Gora kaletxiki txarangarekin. Ibilbidea: Txitibar Plazatik aterako da Goikoplaza arteko bidea egingo duelarik. Ondoren txaranga eta konpartsak ibiliko dira 20:30ak arte.

23:00etatik 3:00etara: GAZTE JAI DISKO FESTA Nafarroa Plazan.

 

Otsailak 26 Igandea

12:00etan: INAUTERIAK JARRAITZEN DU! Mozorroak nahiz Konpartsak kalez kale ibiliko dira herrian zehar.

17:30etan: “A ze nolako banda parranda” taldearekin HAUR FESTA Nafarroa Plazan. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

Inauterietako giroa herrian nabari rta zabal dadin Jai Batzordeak etxeetako balkoiak ta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera animatzen ditu Andoaingo bizilagunak.

Informazioa hemen

 

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt