Antzuolako Inauteriak 2018

Antzuola Inauteriak 2018

OTSAILAREN 9AN, OSTIRALEAN
Potx eta Lotx pailazoak, Torresoroan.
Bi saio: 17:00 eta 18:30
Sarrera: 5 €
Otsailaren 5ean jarriko dira salgai liburutegian eta udaletxean.

OTSAILAREN 11N, DOMEKAN
10:30- DANTZARIEN KALEJIRA.
Oinarin dantza taldeari esker, bi talde ibiliko dira kaleetan zehar, bat Plazatik gora, bestea Plazatik behera: talde batek sorgin dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira hartza, tximinoa eta hezitzailea. Tximinoa bakarrik Antzuolan irtetzen den pertsonaia da.

12.30- SAIO NAGUSIA, PLAZAN.

  • Baztango esku dantza
  • Launako
  • Arku dantza
  • Erre zaituzte
  • Antzuolako makila txiki
  • Kortes
  • Txantxoak eta azkaidarrak
  • Sorgin dantza
  • 7 jauzi eta txulalai

Antzuolako inauterien berezitasuna eta informazio gehiago: www.antzuola.com/kultura/Antzuolakodantzak

14:30- BAZKARIA, FRONTOIAN.
BAZKARIKO MENUAK:

Umeendako Menua
Makarroiak+tomatea+txorixoa
Solomoa errebozatuta + txip patatak
Postrea
Edateko: Ura
10 €

Helduendako menua
Marmitakoa
Oilasko erdi + entsalada
Hojaldre tarta + izozkia
Edateko: ura eta sagardoa
Kafea eta infusioak
15 €

Frontoian bazkaltzeko txartela eskatuko da, beraz, bazkaltiar bakoitzak txartel bat izan beharko du. Txartel barik ezingo da sartu frontoian.
Txartelak salgai egongo dira udaletxean eta liburutegian. Txartelak salgai jarriko dira urtarrilaren 25ean, ostegunean. Erosteko azken eguna: otsailak 5, astelehena.

Bazkaria bertan parte hartuko duten guztien artean aurrera aterako denez, lanean parte hartzera dei egiten da. Hala, mahaiak prestatzeko eta muntaia egiteko 13.30ean elkartuko gara frontoian.

Mahaiak zerbitzatu bazkari txartela erosi dutenen artean egingo da, Korrika edo Trekutz egunean egin zen bezala.

17:30- MOZORRO LEHIAKETA
Lehiaketan nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia… Musika aparatua egongo da, baina talde bakoitzak eraman beharko du bere grabazioa edo doinua.

Talde onenarentzako saria: herriko jatetxe batean 200 € arteko gastua egiteko aukera. Hortik gorakoa taldeak jarriko du. Taldea 10 lagun baino txikiagoa denean, buruko 20 € emango da.

Epaimahaia: aurkezten den talde bakoitzak epaimahaikide bat jarriko du.

17:30- Gesaltza TXARANGAREN SAIOA.

Informazio gehiago www.antzuola.com

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt