Arantzako Inauteriak 2017

Arantzako Inauteriak 2017
Otsailak 9, ortzeguna
Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan. Ondotik eskolako neska-mutikoei bisita eginen diete bizkarrekoak paratzeko. Segidan bi taldetan banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin.
Egun osoan baserriz-baserri eskean. Arratsaldean ikasle eta irakasleak Mozorro Zuriz jantzita, herrian kopla kantari. Gauean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.

Otsailak 10, ortzirala

Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan. Ondotik herrian barna eskean etxez-etxe musikariekin. Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Pabloenean. Ilunabarrean Mozorro Zurien ginkana. Egun osoan eskolako neska-mutikoak baserriz-baserri puxka-puxka.
Gauean bertso afaria Aterpean Jon Maia eta Jexux Mari Irazurekin. Gauean Emakumeen afaria.
Gauerditik aitzinera dantzaldia Gorapean Beñat eta Fernandorekin.
Otsailak 11, larunbata
Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Burladan. Arratsaldean ttiki eta gaztetxo mozorrotuen kalejira. Ilunabarrean 2017ko Binakako Urrezko aizkora txapelketako finalerdia frontoian. Gauean Mozorro Zurien afaria Ekaitza Elkartean. Gauerditik aitzinera dantzaldia Gorapean Oharkabe taldearekin .
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt