Aratosteak Eibarren kartel lehiaketa 2019

Aratosteak Eibarren kartel lehiaketa 2019

Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak 2019 Aratostetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.

Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Eskaera epea: 2018ko abenduaren 26tik 2019ko urtarrilaren 11ra, 14:30ra arte.

Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak:

1- Elektronikoki: behean azaltzen den loturan sakatu. Kartela formatu digitalean erantsi beharko da. 15 urtetik gorakoen kasuan, NANa formatu digitalean erantsi beharko da.

Elektronikoki aurkezteko sakatu hemen.

2- Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Kartela formatu digitalean ala euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da. 15 urtetik gorakoen kasuan, NANa ere aurkeztu beharko da PEGORAn digitalizatu dezaten.
3- Postaz: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Untzaga plaza 1, 20.600 Eibar (Gipuzkoa). helbidera ondorengoak bidali: kartela formatu digitalean ala euskarri gogor baten gainean, izena ematerako orduan erraztu beharreko datuak (lema, adin-tartea, egilearen izen-abizenak, adina, bizilekua, telefonoa eta e-maila) jasotzen dituen dokumentua, eta 15 urtetik gorakoen kasuan, NANaren fotokopia.

Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:

Kartelaren lema.
Adin-tartea: 10 urte arte, 11 eta 14 urte bitartekoa, ala 15 urtetik gorakoa.
Egilearen izen-abizenak.
Egilearen adina.
Egilearen bizilekua.
Egilearen telefonoa eta e-maila.

Kartelen ezaugarriak:

Derrigorrezko testua: ARATOSTEAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da.
Gaia: norberaren aukeran.
Kolorea: norberaren aukerakoa.
Neurriak: 70×50 zm.
Lanak aurkezteko formatua:
euskarri gogor baten gainean, edo
formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).

Tasak: doan.

Sail arduraduna: Kultura.

Sariak:

Saria 600 eurotakoa izango da. 10 urte arte, eta 11 eta 14 bitartekoentzat bi sari berezi izango dira (dirurik ez).
Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.

Oharrak:

Emailez ez da jasoko lanik.
Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
Epai-mahaiak 2019ko urtarrilaren 18an emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.
Saririk jaso ez duten originalak Kultura Sailean har daitezke epai-mahaiak bildu eta hurrengo 30 egunen barruan.

Informazio gehiago Eibarko Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt