Aresoko Inauteriak 2017

Aresoko Inauteriak 2017

Urtarrilaren 27an, ostiralean

15:00ean eskolako haur eta irakasleek herrian kalejira egingo dute eta segidan Pake Tokin merienda ederra izango dute. Indarrak hartu ondotik, plazan dantzan aritzeko aukera izango da

17:00etatik aurrera. 18:00etan herriko eskea abiatuko da plazatik

21:00etan Pake Tokin Lagun Artekoek afaria egingo dute.

Urtarrilaren 28an,  larunbatean

09:00etan Pake Tokin Lagun Artekoen gosaria izango da.

10:00etan baserrietako eskean hasiko dira

17:00etan Karrozen desfilea egingo da plaza zaharretik abiatuta. Iluntzean Gure Esku dago ekimenak sinadurak biltzeko txoko bat jarriko du. Mural bat ere jarriko dute argazkiak ateratzeko eta afal ondoan zozketa bat ere egingo dute.

21:30ean herri afaria izango da Pake Tokin. Tiketak Sastinean daude salgai, 4-12 urte artekoak 8 euro eta 12 urtetik gorakoak 15 euro ordaindu beharko dituzte. Afal ondorena  trikitilariek alaituko dute eta festa izango da goizaldera arte.

Informazioa erran.eus webgunetik

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt