Aretxabaletako Aratusteak 2018

Aretxabaletako Aratusteak 2018

Otsailak 03 Zapatua – Txapel txin eguna
12:00
Kalejira trikitilariekin, eta ondoren, kuadrillen arteko Ginkana.
17:30
“Malabarzirko” taldearekin kale animazioa. Ibilbidea: Arkupe kultur etxea, Herriko plaza, Durana kalea, Mitarte kalea eta Herriko plaza.
18:00
Torrada lehiaketa* Herriko plazan.
19:00
2018ko Aratusteetako pregoia Herriko plazan eta ondoren, txapel dotoreenari saria (50 €) eta
Torrada lehiaketaren sari-banaketa:
1. saria 100 € eta Torratxin txapela
2. saria 50 €
3. saria 30 €
19:15
Txistorra, sagardoa eta torradak, hurbiltzen
diren guztientzako.
19:30
DJ AviTxin-en eskutik, musika Herriko plazan.

*Oharra:
1. Torradak etxean egin, eta arratsaldeko
17:30etik 18:00etara plazan entregatu beharko dira.
2. Parte-hartzaile bakoitzak 8 torrada ekarri beharko ditu.
3. Torradekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da. Horren kanpoko aldean ezizena idatziko da, eta barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
4. Aurkeztutako torradak antolatzaileen esku geldituko dira, dastaketa egin dezaten.
5. Sari-banaketan irabazlea plazan ez badago, saria hurrengoak hartuko du.

Otsailak 9 Egubakoitza
Leizarra musika eskolak antolatuta, Egubakoitz Argal jaia.

Otsailak 11 Igandea
10:00
Diana, txistulariekin.
11:45
Aurtengo Santa Ageda neska-mutilek “Txino dantza” egingo dute.
12:00
Kuadrilen desfilea. Kuadrila guztiak Beroan elkartuko dira. Ibilbidea: Araba ibilbidea, Mitarte, Durana, Errekabarren, Andramari (Txakoli tabernatik), Mitarte, Durana eta Herriko plaza.
13:00
Akelarre txarangarekin kalejira.
14:30
HERRI BAZKARIA kiroldegian,Mikel DJ-ak alaituta.
18:00
Akelarre txarangarekin kalejira kiroldegitik Herriko plazara.
18:45
Mozorro lehiaketaren sari banaketa Herriko plazan.
16 urtetik gorakoentzako sariak:
• Originaltasunari / 160 €
• Kale animazio onenari / 160 €
• Muntaia onenari / 160 €
• Bikote nahiz bakarkako mozorro onenari / 160 €
• Adin desberdinez osatutako talde onenari / 160 €
16 urtetik beherakoentzako sariak:
• 1. saria / 150 €
• 2. saria / 120 €
• 3. saria / 100 €
• 4. saria / 80 €
• 5. saria / 60 €
19:00
Santa Ageda neska-mutilen emanaldia
19:30
Mikel DJ-aren emanaldia Herriko plazan

Otsailak 13 martitzena
10:30
Aretxabaletako haurrak plazan elkartuko dira. Ondoren, 5 urteko haurrek “txino dantza” egingo dute eta 2 urteko haurrek dantza bat egingo dute.
11:00
“Irulitza” txarangarekin kalejira.
Jarraian, LHko ikasleek 2014ko lehiaketaren koreografia sariduna dantzatuko dute
16:00
“Irulitza” txarangarekin kalejira.
17:30
“Irulitza” txarangarekin batera, buruhandiak.
20:00
Txin-en hileta. Ohiturari jarraituz, Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko plazaraino. Bertaratzen diren herritarrei lutoz jantzitajoatea eta kandela eskuan eramatea gomendatzen zaie.

LAGUNTZAILEAK:
Karnabalen Lagunak, Santa Ageda neska-mutilak, Leizarra Musika Eskola,
Aretxabaletako Txistu Taldea, ikastetxeak eta guraso elkarteak.
Oharra:
Balkoiak apaintzea eskatzen da. Balkoi originalenak Aretxarteko
dendetan gastatzeko 100 euro jasoko du.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt