Aretxabaletako Aratusteak 2019
EGITARAUA
Martxoaren 1a, egubakoitza:
18:00: Leizarra musika eskolak antolatuta, Egubakoitz Argal jaia, Ibarra kiroldegian.
Martxoaren 2a, zapatua:
17:30: Bolo Txapelketa, jaurtialdi berezia, Hiru Txirloren 50.urteaurrena.
Izena-ematea: 5€
Sariak:
65 €
50 €
35 €
20 €
10 €
sorpresa
Martxoaren 3a, domeka:
10:00: Diana, txistulariekin.
11:45: Aurtengo Santa Ageda neska-mutilek “Txino dantza” egingo dute.
12:00: Kuadrilen desfilea: Kuadrila guztiak Beroan elkartuko dira.
Ibilbidea: Araba ibilbidea, Mitarte, Durana, Errekabarren, Andramari (Txakoli tabernatik), Mitarte, Durana eta Herriko plaza.
13:00: “Gesaltza” txarangarekin kalejira.
14:30: HERRI BAZKARIA kiroldegian, Mikel DJ-ak alaituta.
18:00: “Gesaltza” txarangarekin kalejira kiroldegitik Herriko Plazara.
18:45: Mozorro lehiaketaren sari banaketa Herriko Plazan.
16 urtetik gorakoentzako sariak:
Originaltasunari: 160€
Kale animazio onenari: 160€
Muntaia onenari: 160€
Bikote nahiz bakarkako mozorro onenari: 160€
Adin desberdinez osatutako talde onenari: 160€
16 urtetik beherakoentzako sariak:
1. saria: 150€
2. saria: 120€
3. saria: 100€
4. saria : 80€
5. saria: 60€
19:00: Santa Ageda neska-mutilen dantzaldia.
19:30: Mikel DJ-aren emanaldia Herriko Plazan.
Martxoaren 5a, martitzena:
10:30: Aretxabaletako haurren ekitaldia Herriko Plazan:
5 urteko haurrek “Txino Dantza” / 2 urteko haurrek dantza bat
11:00: “Irulitza” txarangarekin kalejira. Jarraian LHko ikasleek 2014ko lehiaketaran koreografia sariduna dantzatuko dute.
16:00: “Irulitza” txarangarekin kalejira.
17:30: “Irulitza” txaragarekin batera, buruhandiak.
20:00: Txin-en hileta:
Ohiturari jarraituz, Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazaraino.
Bertaratzen diren herritarrei lutoz jantzita joatea eta kandela eskuan eramatea gomendatzen zaie.
LAGUNTZAILEAK: Karnabalen lagunak, Santa Ageda neska-mutilak, Leizarra Musika Eskola, Aretxabaletako Txistulari taldea, ikastetxeak eta guraso elkarteak.
Oharra: Balkoiak apaintzea eskatzen da. Balkoi originalenak Aretxarteko dendetan gastatzeko 100€ jasoko ditu. Izena Arkupe kultur etxean eman behar da.