Aretxabaletako Aratusteak kartel lehiaketa 2019

Aretxabaletako Aratusteak kartel lehiaketa 2019

Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak.

OINARRIAK:

– Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
– Teknika librea izango da.
– Kartelaren neurria DIN A3 izan beharko da eta formatu digitalean aurkeztu behar da, gehienez 10GB.
– Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ARATUSTEAK ARETXABALETA 2019

Irabazleak 200€ko saria jasoko du.
– Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
– Aurkezpena:
Lanak posta arruntez helbide honetara:
Aretxabaletako Udala – Otalora kalea, 1 (20550) Aretxabaleta
Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan, egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.

Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus
Gaia: Aretxabaletako Aratusteak 2019
Posta horretan, posta arruntez eskatzen diren datu berberekin osatutako artxibo bat erantsi beharko da.

– Kartelak otsailaren 14a baino lehen entregatu behar dira Arkupe kultur etxean edo udaletxean.
– Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
– Epaimahaiaren erabakia, otsailaren 18an jakinaraziko da.

Informazio gehiago Aretxabaletako Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt