Aurtitz, Ituren eta Zubietako Inauteriak 2018

Aurtitz, Ituren eta Zubietako Inauteriak 2018

Ilbeltzak 29, ASTELEHENA
Goizean, gosaldu eta indarrak harturik, Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek iturendarrak bisitatuko dituzte. Halere, bide erdian, aurtiztarrekin elkartzeko eta salda beroa hartzeko geldialdia eginen dute. Iturenen bertakoekin bildurik, mozorro artean eta joareen soinupean ibiliko dira herritar eta bisitariak.

Ilbeltzak 30, ASTEARTEA
Bezperako bisita itzuliko diete aurtiztar eta iturendarrek, Zubietako plaza hankaz goiti paratzeko momentua izanen da.

Ilbeltzak 31, ASTEAZKENA
Zubietan, Ituren eta Aurtitzen ez bezala, kontuak egiteko eguna izaten da. Goizean goiz, puskak biltzen ibili ondotik, gosaria izanen dute. Bazkaldu ondotik, berriz, kontuak eginen dira. Arratsaldean, giroak lagunduz gero, joareak jantzi eta harat honatean ibiliko dira joaldunak. Aurtiztar eta iturendarrak ere, etxez etxe ibiliko dira joaldun eta trikitilariekin. Iluntzean, afariak izanen dira elkarteetan.

Otsailak 3 eta 4, larunbata / igandea
Kontuen eguna larunbatean izaten da Iturenen eta igandia Aurtitzen. Iturenen mahaiaren bueltan bilduko dira, Miren Amuriza eta Julio Sotorekin, Herriko Etxeko ganbaran. Aitzinetik herriko dantzarien saioa eta herritarren arteko Herri Kirol lehia izanen dira. Bazkaldu ondotik, dantzaldia izanen dute, afarira bitarte. Aurtizen xaharren afaria eginen dute igandean.

 

Informazio hau erran.eus webgunetik jasoa izan da

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt