Aurtitz, Ituren eta Zubietako Inauteriak 2020

Aurtitz, Ituren eta Zubietako Inauteriak 2020

Egitaraua

Ilbeltzak 24, ortziralea
Iturengo Pulunpa eskolan maskara tailerra eginen dute eta hirugarren mailako ikasleek inauterietako pertsonaiei buruzko erakusketa azalduko dute. Eskulanen tailerrean prestatutako lipduba aurkeztuko dute eta inauterietako bideoaren emanaldia ere antolatua dute. Eguerdian haurren bazkaria izanen dute eta musikarien doinuek eta joaldunen desfileak borobilduko dute eguna.

Ilbeltzak 26, igandea
Larunbatean afaria izanen dute Zubietan eta igandean, goizeko puska bildu eta gosaltzeko elkartuko dira. Bazkariak eta afariak ez dute hutsik eginen eta, ohi bezala, Modesto akordeoilaria izanen dute giroa goxatzeko. Bien bitartean, 17:00etan gaztetxoak herrian barna ibiliko dira. Ondotik, guraso elkarteak antolatutako merienda izanen dute.

Ilbeltzak 27, astelehena
Goizean, gosaldu eta indarrak harturik, Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek iturendarrak bisitatuko dituzte. Halere, bide erdian, aurtiztarrekin elkartzeko eta salda beroa hartzeko geldialdia eginen dute. Iturenen bertakoekin bildurik, mozorro artean eta joareen soinupean ibiliko dira herritar eta bisitariak. Zubietan Modestok girotuko ditu otorduak (egunero) eta Iturengo estalpean Olakorekin dantzaldia izanen dute.

Ilbeltzak 28, asteartea
Bezperako bisita itzuliko diete aurtiztar eta iturendarrek, Zubietako plaza hankaz goiti paratzeko momentua izanen da. Arratsaldean Iturenen Bixente ariko da.

Ilbeltzak 29, asteazkena
Zubietan, Ituren eta Aurtitzen ez bezala, kontuak egiteko eguna izaten da. Goizean goiz, puskak biltzen ibili ondotik, gosaria izanen dute. Bazkaldu ondotik, berriz, kontuak eginen dira. Arratsaldean, giroak lagunduz gero, joareak jantzi eta harat honatean ibiliko dira joaldunak. Aurtiztar eta iturendarrak ere, etxez etxe ibiliko dira joaldun eta trikitilariekin. Iluntzean, afariak izanen dira elkarteetan. Iluntzea girotzeko Iturenen Kristianen eskutik musika izanen dute.

Otsailak 1 larunbata
Kontuen eguna izaten da Iturenen. Zubeldia eta Soto bertsolariak lagun dituztela Herriko Etxeko ganbaran bazkaria izanen dute. Bazkaldu ondotik, afarira bitarte dantzaldia izanen dute Hauspolariek taldearekin.

Otsailak 2 igandea
Kontuen eguna izanen dute Aurtitzen eta xaharren afaria eginen dute.

erran.eus webgunetik jasotako informazioa

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt