Barakaldoko Inauteriak 2017

BARAKALDOKO INAUTERIAK 2017

Otsailak 24 ostirala
INAUTERI GAZTEA
19:00etan, Gurutzetako Zentro Zibikoan INAUTERIETAKO JAIA 12tik 18 urtera.
Jaso zure gonbidapena 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera San Bizenteko topalekuan (Clara Campoamor Zentro ZIbikoa), eta astelehenetik ostiralera Gurutzetako topalekuan (Gurutzetako Zentro Zibikoa).
EUSKAL INAUTERIA
19:00etan, Bide Onera plazan hasi eta Herriko Plazan bukatu. Euskal Inauteri tradizionalaren kalejira, Foruen pasealekuan barrena.
20:00etan, Herriko Plazan Euskal Inauteri tradizionalaren agerraldi-erakusketa, “Lapurdiko Uztaritzeko Inauteriak”. Barkaldoko Amaia, Laguntasuna, Ibarrakaldu eta Errekaortu taldeetako musikari eta dantzarien eskutik.
*euria bada, egintza Barakaldoko Pilotalekuan egingo da. Bazar Nagusiak kalea.
Otsailak 25 larunbata
INAUTERIETAKO XXVIII. DESFILEA
17:45ean, San Bizente parkean. Kuadrilla elkarretaratzea. Biotzatarrak, Lagunak, Guretzat, Dunbots, Adiskideak, Txorongo Txaranga Lagunak fanfarrek, Llanoko Kartoi Bandak eta Kontzerbatorioko Danborren Taldeak alaituko dute desfilea.
18:30ean, San Bizente parkean. Inauteriko desfilearen hasiera: Miranda etorbidea, Gernikako Arbola eta Foruen pasealekuan barrena ibili, eta Herriko Plazara helduko da.
19:00etan, Herriko Plazan. Inauteri Jaia eta txokolatada (Zeliakoek hartzeko moduko txokolatea)
20:30ean, Herriko Plazan. Inauteriko desfilearen sari banaketa.
Tresna, tramankulu nahiz karrozarik onena 500€
Lehenengo saria 1.100€
Bigarren saria 850€
Hirugarren saria 750€
Laugarren saria 650€
Bosgarren saria 600€
Seigarren saria 550€
Zazpigarren saria 500€
Zortzigarren saria 450€
Bederatzigarren saria 400€
Hamargarren saria 350€
Hamaikagarren saria 300€
Hamabigarren saria 250€
21:00etan, Herriko plazan. Aurrera doa inauteri jaia
INAUTERI GAZTEA
20:00etan. Gazte bulegoan. Inauteriko Mistery Dinnerra. Izango al zara misterioa aurkitzeko gauza? (18tik 35 urtera bitarteko gazteentzat) Izen-ematea: Otsailaren 10etik 17ra.
Otsailak 26 igandea
INAUTERI IGANDEA
17:30ean, Herriko Plazan. Puzgarriak.
17:30ean, Barakaldoko Frontoian Inauteriko Dantza Adinekoentzat
19:00etan, Bide Onera plazan hasi eta Herriko Plazan bukatu. Inauteriari agur egiteko kalejira, Barakaldoko Animaktore kultur elkartearen eta kontserbatorioko Danborren Taldearen laguntzaz.
19:30, Herriko plazan. Inauteriari agurra, Gironako excalibur Teatreren “Xera” su eta piroteknia ikuskizunean. Azken txokolatada (Zeliakoek hartzeko modukoa)
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt