Barakaldoko Inauteriak 2019

Barakaldoko Inauteriak 2019

Egitaraua

Martxoak 1 ostirala

Inauteri Gazteak
19:00 GURUTZETAKO ZENTRO ZIBIKOAN. INAUTERIETAKO JAIA 12tik 18 urtera Jaso zure gonbidapena 17:00etatik
20:00etara, astelehenetik larunbatera, Barakaldoko topalekuan (ISZko eraikina, Anaien parkean), eta astelehenetik ostiralera, ostera, Gurutzetako topalekuan (Gurutzetako Zentro Zibikoa).

Euskal Inauteria
19:30 BIDE ONERA PLAZAN HASI, ETA HERRIKO PLAZAN BUKATU. EUSKAL INAUTERI TRADIZIONALAREN KALEJIRA, Foruen pasealekuan barrena.
20:00 HERRIKO PLAZAN. EUSKAL INAUTERI TRADIZIONALAREN AGERRALDI-ERAKUSKETA (Zuberoako Maskarada), Barakaldoko Amaia, Laguntasuna, Ibarrakaldu eta Errekaortu taldeetako musikari eta dantzarien eskutik. (Euria bada, egintza Barakaldoko Pilotalekuan egingo da, Bazar Nagusiak kalean).

Martxoak 2 larunbata

Inauterietako XXX. desfilea
17:45 SAN BIZENTE PARKEAN. KUADRILLA ELKARRETARATZEA
Biotzatarrak, Guretzat, Bizkarra Musika Banda, Adiskideak, Txorongo Txaranga, Lagunak fanfarreek, Llanoko Kartoi Bandak eta Barakaldoko Danborren Taldeak alaituko dute desfilea.
18:30 SAN BIZENTE PARKEAN. INAUTERIKO DESFILEAREN HASIERA: Miranda etorbidea, Gernikako Arbola eta Foruen pasealekuan barrena ibili, eta Herriko Plazara helduko da.
19:00 HERRIKO PLAZAN. INAUTERIETAKO JAIA ETA TXOKOLATADA (Zeliakoek jateko moduko txokolatea).
20:30 HERRIKO PLAZAN. INAUTERIKO DESFILEAREN SARI BANAKETA
Tresna, tramankulu nahiz karrozarik onena 750 €
Lehenengo saria 1.100 €
Bigarren saria 850 €
Hirugarren saria 750 €
Laugarren saria 650 €
Bosgarren saria 600 €
Seigarren saria 550 €
Zazpigarren saria 500 €
Zortzigarren saria 450 €
Bederatzigarren saria 400 €
Hamargarren saria 350 €
Hamaikagarren saria 300 €
Hamabigarren saria 250 €

21:00 HERRIKO PLAZAN. AURRERA DOA INAUTERI JAIA

Martxoak 3 igandea

Inauteri igandea
17:30 HERRIKO PLAZAN. HAURRENTZAKO PUZGARRIAK ETA TAILERRAK
17:30 BARAKALDOKO FRONTOIAN. INAUTERIETAKO DANTZA adinekoentzat.
19:00 BIDE ONERA PLAZAN HASI, ETA HERRIKO PLAZAN BUKATU.
INAUTERIEI AGUR EGITEKO KALEJIRA, Barakaldoko Arimaktore kultur elkartearen eta Barakaldoko Danborren Taldearen laguntzaz.
19:30 HERRIKO PLAZAN. EUSKADIKO DEABRU BELTZAK KONPAINIAREN “SU A FEU” IKUSKIZUNA.
Hiri dantza, sua eta erritmoan oinarritua. Etorkizuneko irudiak gogora dakarzkigun pertsonaia bitxiak heldu, eta erritmo biziak eta argi indartsuek magiaz eta magnetismoz blaituko dituzte kaleak, munduko hainbat lekutako erritmoak eta su primitiboa nahasiz.

Inauteriak auzoetan

Burtzeñako Kultur Etxea Inauteriak 2019

OTSAILAK 28, OSTEGUNA
18:00 Monda Lirondaren “Baietz lortu!” emanaldia. (3 urtetik gora).

MARTXOAK 5, ASTEARTEA
17:30 Mozorro jaia: inauterietako jolasak, txokolatada eta tostadak.

Gurutzetako zentro zibikoa Inauteriak 2019

MARTXOAK 2, LARUNBATA
18:00 “Gurutzeta 2019” Inauterietako jaitsiera handia. Bakea frontoitik irtengo da, eta Bakea kalea, Gurutzetako zubia eta plaza, Bista Alai, Isaac Albeniz, Magallanes, Telleria, Llano eta Balejo kaleak gurutzatu ondoren, Gurutzetako plazara helduko da.
20:30 Disko-festa.
21:00 Sari banaketa.
Lehenengo saria 400 €
Bigarren saria 250 €
Hirugarren saria 200 €
Laugarren saria 150 €
Bosgarren saria 100 €
Tramankulu – tresna onenaren saria 100 €
Animazioaren sari berezia 100 €

22:30 Jai amaiera.

MARTXOAK 5, ASTEARTEA
18:00 “2019ko inauterietako postre tradizionalak” postregintza lehiaketa.
Lehenengo saria 90 €
Bigarren saria 75 €
“Senitartean egindako postrerik onena” sari berezia 75 €

Clara Campoamor Zentro Zibikoa Inauteriak 2019

MARTXOAK 4, ASTELEHENA
18:00 “Plis Plas” haur berbena eta txokolatada.

Zuhatzuko Kultur Etxea Inauteriak 2019

OTSAILAK 27, ASTEAZKENA
18:00 Mokado tipikoa dastatzen dugun bitartean, inauteriei buruzko istorioak kontatuko ditugu “Te cuento” jardueran.

Retuertoko Kultur Etxea Inauteriak 2019

MARTXOAREN 1etik 15era
10:00-14:00 | 17:00-19:00 “Gure inauteria” erakusketa.

MARTXOAK 4, ASTELEHENA
18:00 “ Kartoizko musika-tresnak” familia tailerra (5 urtetik gora).

Beurko-Bagatza Inauteriak 2019

MARTXOAK 9, LARUNBATA
12:00 Kalejira eta danborrada auzoko kaleetan barrena.
18:00 Ibarra-kaldu Taldearen “Iñude eta artzaiak” antzezpena, Santa Teresa plazan.
19:30 Momotxorroen gaua auzoko kaleetan barrena.

Retuerto Inauteriak 2019

MARTXOAK 9, LARUNBATA
12:00 Haurren mozorro tailerra eta, ondoren, desfilea (Kiosko plaza).
18:00 Kuadrillen jaitsiera (Euskadi etorbidea – Kiosko plaza).
20:00 Erromeria Gaualdeko Hasperena taldearekin (Kiosko plaza).
22:00 Sari banaketa (Kiosko plaza).

MARTXOAK 10, IGANDEA
12.30 Euskal inauteriko kalejira, auzoko kaleetan barrena, Erreka-Ortu dantza taldearen eskutik .(Loitzagatik abiatuko da).
13:00 Euskal inauteri tradizionalaren agerraldia, Galsua plazan.

Lutxana Inauteriak 2019

MARTXOAK 10, IGANDEA
12.00 Euskal inauteriko kalejira, auzoko kaleetan barrena, Amaia dantza taldearen eskutik.

San Bizente Inauteriak 2019

MARTXOAK 10, IGANDEA
12.30 Euskal inauteriko kalejira, auzoko kaleetan barrena, Laguntasuna Taldearen eskutik.

Llano Inauteriak 2019

MARTXOAK 9, LARUNBATA
12:00 Jolasak, lantegiak eta puzgarriak. (Arriaga kalean).
19:00 Diskoteka mugikorra eta sari banaketa. (Alberdi kalean).

*KULTUR ETXEETAN ETA ZENTRO ZIBIKOETAN EMANGO DA IZENA, ETA HAN BANATUKO DIRA JARDUERA GUZTIETARAKO GONBIDAPENAK, OTSAILAREN 25ETIK AURRERA.

Informazio gehiago: www.barakaldo.org

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt