Basauriko Mozorro lehiaketak 2018

FAMILIEN MOZORRO-JANTZIEN LEHIAKETA

OTSAILAK 10, LARUNBATA

Kategoriak:
• 2-8 kideko taldeak.
• 9 kide edo gehiagoko taldeak.
Behin izena emanda, ez da onartuko taldekideen kopurua aldatzea baldin eta horrek kategoria aldatzea badakar, hau da: 9 kide ala gehiagoko kategorian izena eman eta desfilera 8 kide ala gutxiago agertzen badira, taldea kanporatua izango da automatikoki.
Izena emateko: Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra, Kultura Atalean (Bidearte 10), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Otsailaren 10ean, Solobarria plazan horretarako jarriko den postuan, 11:30etik 13:30era.
Izena emateko datuak: Taldearen izena, zenbat kide dituen, mozorroaren gaia eta ordezkariaren datuak (izena, NANa, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa).
Parte-hartzaileak elkartzea: Social Antzokiaren inguruetan (elizako plazan eta San Fausto plazan),

17:15ean.
Euria bada, lehiaketan parte hartuko duten talde bakoitzeko ordezkari bat egon beharko da elkartzeko finkatutako tokian. Guztien artean erabakiko dute desfilearekin aurrera egin, ala Solobarriako karpara eraman; bigarrenaren alde egiten badute, 19:00etan hasiko da ekitaldia. Hurrenkeraren oholtxoak jasotzea: Antolakuntzako kide batek banatuko ditu desfilea hasi aurretik,

otsailaren 10ean bertan (larunbata).
Sariak: Sariak Solobarrian banatuko dira, horretarako jarritako karpan, otsailaren 10ean bertan, 20:00etan, ekitaldirako antolatutako musika-emanaldian zehar.

9 KIDE EDO GEHIAGOKO TALDEAK
1. SARIA : 800,00€
2. SARIA : 550,00€
3. SARIA : 300,00€

2-8 KIDEKO TALDEAK
1. SARIA : 550,00€
2. SARIA : 400,00€
3. SARIA : 200,00€

HAURREN MOZORRO-JANTZIEN LEHIAKETA

OTSAILAK 13, ASTEARTEA

Kategoriak:
• Banakoak eta 2-4 kideko taldeak.
• 5 kide edo gehiagoko taldeak.

Izena emateko: Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra, Kultura Atalean (Bidearte 10), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Otsailaren 13an, Solobarria plazan horretarako jarriko den kasetan, 15:30etik 17:30era.
Familien lehiaketan mozorro berberarekin parte hartu dutenek izen, harremanetarako datu eta arduradun berarekin eman beharko dute izena. Horrela egin ezean, lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Izena emateko datuak: Taldearen izena, zenbat kide dituen, mozorroaren gaia eta ordezkariaren datuak (izena, NANa, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa).

Sariak:
HAURREN LEHIAKETAko sariak Basauriko denda-multzo batean TRUKATZEKO TXARTELAK izango dira. Txartel horiek, gehienez ere, lehiaketaren egunetik hilabeteko epean
gastatu beharko dira.

• BANAKAKOA, 2-4 KIDEKO TALDEAK:
INAUTXO SARIA (*):200,00€ •
1. SARIA: 200,00€ •
2. SARIA: 100,00€ •
3. SARIA: 50,00€

• 5 KIDE EDO GEHIAGOKO TALDEAK:
INAUTXO SARIA (*): 300,00€ •
1. SARIA: 300,00€ •
2. SARIA: 200,00€ •
3. SARIA: 100,00€
(*) Familien lehiaketan (otsailak 10, larunbata) mozorro berberarekin parte hartu duten haurrek ezingo dute INAUTXO saria eskuratu.

SENIORREN MOZORRO-JANTZIEN LEHIAKETA

OTSAILAK 10, LARUNBATA
Deskribapena:
Soloarte Eskolan egingo den dantzaldian zehar izango da.
Izena emateko:
otsailaren 10ean (larunbata), dantzaldian zehar.

Sariak:
1. SARIA: 250,00€ •
2. SARIA: 150,00€ •
3. SARIA: 100,00€

OSTALARITZA ETA MERKATARITZAKO LEHIAKETA. HOBEREN GIROTUTAKO ESTABLEZIMENDUA

Deskribapena:
Parte hartu ahal izango dute udalerriko ostalaritza edo merkataritza establezimenduek, hain zuzen ere, erakusleihoak edota lokalaren barrualdea girotu eta atondu nahi dutenek. Lehiaketan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza da lokalak atonduta egotea 2018ko otsailaren 7tik 13ra (biak barne)
. Baldintza hori betetzen ez duten establezimenduak lehiaketatik kanporatuak izango dira automatikoki.

Izena emateko:
urtarrilaren 24tik otsailaren 5era, Kultura Atalean (Bidearte 10), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; edo posta elektronikoz, cultura@basauri.eus helbidera. Ez da izen-ematerik onartuko epe horretatik kanpo.
Sariak:
Ostalaritzako kategoria:
100 euro. Ostalaritza establezimenduaren iragarkiak Bizkaiko irrati batean, 300 euroko zenbatekoarekin.
Merkataritzako kategoria:
100 euro. Merkataritza establezimenduaren iragarkiak Bizkaiko irrati batean, 300 euroko zenbatekoarekin.

 

Informazio gehiago Basauri.net webgunean

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt