Berastegiko Inauteriak 2017
Otsailak 17, ostirala
16:00etan Txokolatada eskola atarian, Guraso elkartearen eskutik.
17:30ean Haurren dantza, trikitixa eta txistu emanaldia.
19:00etan Pintxo potea.
Otsailak 18, larunbata
11:00etan Hamaiketakoa plazan, Urepele elkartearen eskutik. Ondoren betiko jolasak txikientzat eta altxorraren bila jokoa gazte eta helduentzat.
Bazkal aurretik, Mozorroen desfile, koreografia eta ahal dena, plazan.
14:00etan Herri Bazkaria. Bazkaria norberak ekarri beharko du, antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopak jarriko ditu. Txartelak eskuragarri Udaletxean, Ategin eta Urepele elkartean 5€-ren truke. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 12a. 16 urtetik beherakoek dohainik izango dute baina hauek ere izena eman beharko dute aipaturiko lekuetan. Aurten taldeka erreserba egiteko aukera egongo da.
18:00etan Erromeri ibiltaria tabernaz taberna. Eta iluntzean, luncha eta DJ Txoko Urepele elkartean.