Berastegiko Inauteriak 2019
Egitaraua
Otsailak 22 ostirala
14:45ean Eskolako desfilean hasiera, herrian zehar.
16:00etan Desfilearen amaiera, eskolako atarian dantza eginez. Jarraian, txokolatada, Guraso elkartearen eskutik.
17:30ean Haurren dantza, trikitixa eta txistu emanaldia.
19:00etan Pintxo pote mozorrotua. Atera trapu zaharrak armariotik eta jarri kolorea pintxo poteari!
Otsailak 23 larunbata
11:30ean Hamaiketakoa plazan, Urepele elkartearen eskutik.
Ondoren, altxorraren bila jokoa gaztetxo eta helduentzat.
Bazkalaurretik, Mozorroen desfile, koreografia… ahaldena, plazan.
14:00etan Herri bazkaria, bazkaria norberak ekarri beharko du, antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopak jarriko ditu. Izen ematea Udaletxean, Ategin edota Urepele elkartean 5€-ren truke. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 17a, igandea izango da. 16 urtetik beherakoek dohainik izango dute baina hauek ere izena eman beharko dute aipaturiko lekuetan. Aurten taldeka erreserba egiteko aukera egongo da eta horretarako udalean jakinarazi beharko da.
18:00etan Matraka elektrotxaranga tabernaz taberna.
Eta iluntzean, Luncha eta DJ Josu Rodriguez Urepele elkartean