Bilboko Aratusteak 2018
2018ko Aratusteak otsailaren 3tik otsailaren 13ra ospatuko dira, adin eta gustu guztietarako proposamenak batuz
Otsailaren 3an, larunbata:
Kopla txikien IV Lehiaketa Kafe Antzokian.
Otsailaren 4ean, igandea:
Pontxe eta Torrada VII Lehiaketa Plaza Barrian.
Otsailaren 8an, osteguna:
Kontzertuak Zazpi Kaleetan.
Otsailaren 9an, ostirala;
Farolin eta Zarambolasi epaiketa. Haien atxiloketarekin hasiko da arratsaldeko 19:00etan Udaletxean , ondoren Plaza Barrian epaiketa egingo zaie eta amaiera izango du 21:00 aldera Santiago Plazan egingo zaien irain publikoarekin.
Otsailak 10ean, larunbata:
Aratuste-zapatua, egunik handiena izango da eta bi jai gune izango ditugu: lehena, eguerdiko 12h00etatik arratsaldeko 19h30ak arte, bost gunez osatua egongo da: Plaza Biribila , Albia, Done Bikendi, Astarloa-Kale Nagusia eta Zabalguneko Merkatua. Bigarrena, arratsaldeko 19h30etik aurrera, kalejiran Plaza Biribiletik jaitsita eta Zazpi Kaleetan zehar zabalduko dena.
Otsailak 11an, igadea:
ohiko Indaba Lehiaketa egingo dugu Plaza Barrian.
Otsailak 13an, asteartea:
aratusteen amaiera sardinaren hileta eta erreketarekin Arriaga Plazan.
Informazio gehiago bilbokonpartsak.eus