Bilboko Aratusteak kartel lehiaketa 2018

Bilboko Aratusteak kartel lehiaketa 2018

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarriaren 10eko 14:00etara arte. Informazio gehiago: www.bilbao.eus eta 010 eta 94 420 31 47 telefonoetan.
Bilboko 2018ko Aratusteak otsailaren 8tik 13ra bitartean izango dira, sei egun jai-giroan, adin guztietako publikoarentzat antolatutako jardueretan parte hartzeko.
Aurreko edizioetan bezala, obra irabazlea herri botazioaren sistema mistoaren bidez (puntuazioaren % 75) eta epaimahai baten irizpidearekin (% 25eko balioa izango du) aukeratuko da.
Iazko edizioan, hainbat tokitatik iritsitako berrogeita hamar bat kartel aurkeztu ziren lehiaketara, irabazlea “SARDINITA” izenekoa izanik.

Bilboko Udalak 2018ko Aratusteak iragarriko dituen kartelaren lehiaketan izena emateko epea zabaldu du. Lehiaketaren oinarriak Udalaren web orrian daude argitaratuta.
Parte hartu gura dutenek urtarrilaren 10eko 14:00etara arteko epea dute irudimena askatu (gehienez obra bi aurkeztu ditzake autore bakoitzak) eta sormena gauzatzeko 70 cm X 50 cm-ko irudi batean, herri-jai honen muina laburtuta.
Epaimahaia Jaietako Batzordeko kideek eta diseinu zein kultura arloko ordezkariek osatua egongo da eta horiek kartel finalistak aukeratuko dituzte. Ondoren, kartel irabazlea herri-botazioaren bidez aukeratuko da.

HERRI BOTAZIOA
Aurreko edizioetan bezala, obra irabazlea herri bozketaren sistema mistoaren bidez (puntuazioaren % 75) eta epaimahai baten irizpidearekin (% 25eko balioa izango du) aukeratuko da. Jaiaren irudi izateko aukeratutakoak 2.000 euroko saria jasoko du.
Iazko edizioan “SARDINITA” izeneko lana izan zen irabazlea, hainbat tokitatik iritsitako berrogeita hamarretik gora kartelen artean. Gehienak Bilbokoak ziren arren, izan ziren kanpotik heldutako hainbat ere, esaterako Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Errioxa, Huelvatik, Sevilla, León, Valentzia edo Murtziatik.

Bilboko 2018ko Aratusteak otsailaren 8tik 13ra bitartean izango dira, sei egun jai-giroan, adin guztietako publikoarentzat antolatutako jardueretan parte hartzeko.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt