Donostiako Inauterietako 2017ko kartel lehiaketa

DONOSTIAKO INAUTERIETAKO 2017ko KARTEL LEHIAKETA

Oinarriak
1.- Partikularrek zein enpresek har dezakete parte.
2.- Nahi bezainbat zirriborro aurkez daitezke. Lanak argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dira eta edozein modalitate artistikoan egin daitezke, argazkia, marrazkia, etab…
3.- Kartel irabazleari 1.000 € emango zaizkio, zergak barne.
4.- Zirriborroak A3 neurriko euskarri zurrunean bertikalak edo horizontalak edo formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin 62 X 88 zm-ko proportzioarekin) aurkeztu beharko dira.
5.- Zirriborroak aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 25a arte, 13:30ak arte.
6.- “Donostiako Udalean eta haren menpeko erakundeetan gizonak eta emakumeak berdinak izateko zeharreko ekintzak ezartzeko jarraibideen”
1.2. idatz-zatiaren arabera, generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
7.- Proposamenak ondoko helbidera bidali edo bertan entrega daitezke: Donostia San Sebastián Festak Konstituzio Plaza, 1-1. 20003 Donostia/San Sebastián Tel.: 943-481168 / Fax: 943-481177. donostiakofestak@donostia.eus Gutunazal itxian eta izenburu edo goiburu berberarekin, zirriborroaren atzeko aldean itsatsita, parte-hartzailearen identifikazio-datuak adierazi beharko dira: egilea edo enpresa, telefono-zenbakia, IFZ/IFK. Gutunazalean “2017ko Inauterietarako Kartelen Lehiaketa” idatzi beharko da. Kartel irabazlea 2017ko urtarrilean/otsailean jakinaraziko da jendaurrean. Aukeratuak suertatu ez diren zirriborroak 2017ko martxoaren 6tik 20ra bitartean jaso ahal izango dira goian aipatutako helbidean 09:00etatik 13:30etara.
8.- Karteletan honako hau idatzi beharko da:
Inauteriak 2017 Carnavales
Otsaila 23-27 Febrero
Donostia / San Sebastián
(Udaletxeko, Donostia San Sebastián Festak eta Donostia Kultura) logoak izan beharko ditu. Eskuragarri www.donostiakultura.com berriak-prentsa bulegoko atalean. Kartela diseinatzerakoan euskarak lehentasuna izango du eta irudia eta leloek bi hizkuntzetarako (euskara/gaztelera) baliagarriak izan behar dute.
9.- Donostia San Sebastián Festak, aukeratutako iruditik abiatuta egokiak iruditzen zaizkion garapenak egin ahal izango ditu. Irudia, festa horrekin loturiko formatu eta euskarritan erreproduzitu eta erabili ahal izango du. Donostian, 2016ko irailaren 30ean (*) Kasu guztietan kontuan izan behar da, aipatutako inskripzioez gain, kartelak ekitaldiaren beste hain bat babesleren logotipoak eraman ditzakeela
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt