Donostiako Kaldereroak
Gaueko 21:45ean aterako da Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala Parte Zaharreko kaleetan zehar. Gaueko 22:00etan Konstituzio plazan kanpamendua jarriko dute eta han, Konpartsako Erreginak Donostiako herriari agurtzeko diskurtso bat botako du. Ondoren Konpartsako tribu guztiek errepertorio osoa abestuko dute (Begi urdin bat, Mazurka, Hungariako kaldereroak, Hungariako kantua).
Antolatzaileak: Donostiako Alde Zaharreko Elkarteak eta Donostia Kultura.
Inudeak eta Artzainak
12:00etan aurreko urteetan bezala, Kresala Elkarteko Inude eta Artzainen konpartsa Donostiako Parte Zaharreko kaleetan zehar aterako da Euskal Herria kalean duen egoitzatik abiatuta.
Antolatzailea: Kresala Elkartea
Laguntzailea: Donostia San Sebastián Festak