Ermuko kartel lehiaketa 2017ko Inauteriak

1. Lehiaketa honetan nahi duen guztiak har dezake parte.
2. Gaiari dagokionean, aukeztutako kartelak inauterien edozein alderdiri egin beharko dio aipamena, eta CARNAVALES DE ERMUA-2017ko INAUTERIAK izango du idatzita.
3. Lanak 42 X30 zm-ko neurria izango du gutxienez eta 48 X 33 zm gehienez.
4. Edozein teknika erabil daiteke kartela egiteko.
5. Lanak behar bezala bilduta eta euskarri gogorrean aurkeztuko dira, kalterik izan ez dezaten. Azalean 2017ko INAUTERIAK KARTEL LEHIAKETA idatziko da, eta barruan, gutunazal baten, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia jasoko dira txarteltxo baten.
6. Jatorrizko lanak Lobiano Kultur Gunean (Goienkale 10. 48260 Ermua. Bizkaia) entregatuko dira, lanegunetan goizeko 9etatik gaueko 9etara.
7. Kartelak aurkezteko azken eguna 2017ko otsailaren 1a izango da.
8. Kartelok baloratzeko berariaz eratuko den epaimahaiak 2017ko otsailaren 3an erabakiko du zein den irabazlea.
9. 500 euroko sari bakarra egongo da irabazlearentzat.
10. Lehiaketa honetan parte hartzeak berau arautzen duten oinarriak onartzea suposatzen du. Epaimahai Kalifikatzaileak erabakiko du oinarrion interpretazioan sor daitekeen edozein zalantza.
11. Halaber, Epaimahaiak lehiaketa hutsal deklaratu dezake eta saririk eman ez.
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt