Errenteriako tabernen mozorro lehiaketa

Errenteriako tabernen mozorro lehiaketa 2017

Inauteriak direla eta, Errenteriako Udalak gogorarazi nahi du, Inauterietako batzordearen ekimenez, tabernen arteko mozorro lehiaketa antolatuko duela hirugarren urtez.

Pasa den azaroan egindako herri-galdeketan, datorren inauteria, “Musikalen inauteria” izango dela erabaki zuten herritarrek eta, horixe izango da, lehiaketan parte hartu nahi dutenek ardatz hartu beharko duten gaia.

Parte hartzeko, nahikoa da, udaletxeko erregistroan eskaera egitea urtarrilaren 31a baino lehen. Informazio edo argibideetarako, Kultura azpisailera (943 449634) dei dezakete interesdunek, 8:00etatik 14:00etara.

Lehiaketaren oinarriak:

  • Lokalak atonduta egon beharko du, gutxienez, otsailaren 23an, arratsaldeko 19:00etarako.
  • Bi sari banatuko dira:
  1. Arte ederretan aditu talde batek aukeratuko du taberna irabazlea. Irabazleari, 2018 urteko inauterietan, bere taberna mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (700 €).
  2. Herri bozketa. Bozketa bidez aukeratuko du jendeak bere gustukoena eta irabazleari 2018 urteko inauterietan taberna mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (300 €).

Botua Herri bizia udal komunikabidean prestatuko den gunean     eman ahalko dute herritarrek: http://herribizia.errenteria.eus/inauteriak-2017

Bozketa otsailaren 23an hasiko da eta otsailaren 28an amaituko da.

  •  Sarituei telefonoz adieraziko zaie berria.
  •  Emaitza Herri bizia webgunean eta prentsan argitaratuko da.
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt