Eskoriatzako Inauteriak 2017

Eskoriatzako Inauteriak 2017

Otsailak 25 zapatua

12:30ean Desfilea hasiko da, Luis Ezeizan, eta plazarainoko bidea egingo dute. Hala ere, parte-hartzaile batzuk Santa Marinara bideratuko dituzte eta beste batzuk, berriz, San Juan kalera, herritarrek ondo ikus ditzaten. Desfilea amaitzean, DJ Motok girotuko du plaza.

14:30ean Herri bazkaria pilotalekuan, eta plater bakarra izango da: okela-paella.Helduek hamabost euro ordainduko dituzte eta 14 urtetik beherakoek, zazpi euro. Edatekoaz eta postreaz gain, sagardo kupela ez da faltako, azken urteetan moduan. Ondoren, Imanolek eta Unaik girotuko dute trikiti eta pandero doinuekin bazkalostea, eta nahi duenak dantza egiteko aukera izango du.

16:30ean, zezentxoak eta poneyak izango dira Luis Ezeizako patioan, eguraldi ona egiten badu; hala ez bada, Gorosarri plazan jarriko dituzte.

18:00etan Dantzaldia Herriko Plazan, Luhartz erromeria taldearekin.

19:00etan Sari banaketa. 14 urtetik gorakoetan, banakako eta bikoteentzat hiru sari egongo dira: mozorro onenarentzat, originalarentzat eta giro onena jarri duenarentzat. Horrekin batera, zazpira arteko talde txikien artean ere hiru sari horiek banatuko dira eta zortzitik gorako taldeen artean ere berdin. Horiez gain, 14 urtetik beherakoek ere hiru sari jasoko dituzte, bi pertsonatik gorako taldeek.

Otsailak 28 martitzena

10:30ean, umeen jaialdia izango da Herriko Plazan.

17:00etan, berriz, Kukumarruak irtengo dira

18:00etan, DJ Andonik, Josu Rodriguezek eta Tirapuk girotuko dute plaza.

Informazioa goiena.eus webgunetik

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt