Galdakaoko Inauteriak 2019
Egitaraua
Martxoak 1, ostirala
17:30 Inauteri festa Kurtzeko plazan: haurrentzako tailerrak
19:00 Desfilea Plazakoetxetik Kurtzeko plazara. Izena emateko epea: otsailaren 26ra arte, Torrezabal Kultur Etxean
20:00 Mozollokerren lehenengo epaiketa Kurtzeko plazan. Jarraian txokolatada eta dantza tailerrak (Areto Dantza Elkartea)
20:00 Kalejira Santi Brouard plazatik: ‘Goizuetako zaragi-dantza eta Arizkungo sagar-dantza’ (Andra Mari Dantza Taldea)
Martxoak 2, larunbata
– Galdakao
11:00 Migas extremeñas kafearekin Kurtzeko plazan (La Morenita Centro Extremeño)
17:30 ‘Satorjator’ ikuskizuna (Ene Kantak) Torrezabal Kultur Etxean
19:00 ‘Altsasuko Inauteriak’ Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazara (Andra Mari Dantza Taldea)
20:00 Mozorro lehiaketa eta DJ Kurtzeko plazan (Zizpa Gazte Konpartsa)
– Usansolo
12:30 Kalejira
13:00 Markitosen zintzilikatzea
14:30 Bertso bazkaria: Nerea Ibarzabal eta Aitor Bizkarra
18:00 Kalejira eta Markitosen epaiketa
19:00 Erromeria Unkina plazan (Oinarin Dantza Taldea)
22:00 Disko-dantza
Martxoak 3, igandea
– Urreta
17:00 Haurrentzako tailerrak eta futbolin, ping-pong eta igel txapelketak (3-15 urte)
18:00 Txokolatada
19:00 Mozorro desfilea Urreta eskolan (Argizai eta Gazte Topaguneak)
Martxoak 4, astelehena
– Gorosibai
17:15 Mozorro desfilea, merienda eta musika Gorosibaiko Kultur Etxean (Gorosibai Auzo Elkartea)
Martxoak 5, asteartea
– Usansolo
17:30 Haurrentzako tailerrak, mozorro desfilea, sari banaketa eta disko festa Unkina plazan (Usansoloko Ludoteka)
– Galdakao
17:30 Haurrentzako erromeria Kurtzeko plazan: Baserrian Jai
19:00 Mozollokerren epaiketa eta erretzea Kurtzeko plazan (Galdakaoko Da Capo Musika Banda, Trikitilariak eta Txistu Banda)