Gasteizko 2017ko Inauteriak badu kartel irabazlea

Gasteizko 2017ko Inauteriak badu kartel irabazlea

Jon Ander Artola Oyarzabal “Icono universal” kartelak irabazi du aurtengo Gasteizko Inauterietarako kartel lehiaketa. Jaiak otsailaren 21etik 28ra izango dira.

2017ko Inauterietako irudiaren egileak 1.500  euroko saria jasoko du. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu kartela, egileak hiritik kanpo baitzegoen. Jon Ander Artola egileak 23 urte ditu; diseinatzailea da eta Villabonan, Gipuzkoan bizi da.

Aurtengo lehiaketan 35 egilek hartu dute parte, eta 38 lan aurkeztu dira guztira. Parte hartu dutenen % 66 gasteiztarrak edo arabarrak ziren, % 11, Euskal Autonomia Erkidegokoak , % 23 beste probintzia batzuetakoak. Kartelen % 49 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 51, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, lanen % 17ren diseinatzaileak 30 urtetik beherakoak izan dira.

Kartelen erakusketa otsailaren 13tik 28ra arte egingo da Ibaiondo eta Salburuko  gizarte etxeetan.

Informazioa gehiago

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt