Gasteizko 2017ko Inauteriak – Kartel Lehiaketa

Gasteizko 2017ko Inauteriak – Kartel Lehiaketa

2017ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak. Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan behar dute. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

Kartelak 2016ko abenduaren 12tik 30era bitartean aurkeztu behar dira Landatxo Gizarte Etxean (Santa Maria kalea, 4), ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera: 08:00-20:30; larunbatean: 10:00-13:30;  igande eta jaiegunetan, eta abenduaren 24an:: itxita.

Kartel irabazlearen aukera bi fasetan egingo da.  Lehenengo fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru adituk osatutako hautaketa-epaimahai batek lau kartel gutxienez eta gehienez sei kartel finalista hautatuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik. Eta bigarren fasean,  epaimahai teknikoak aukeratutako finalisten artean irabazlea aukeratuko du.  Epaimahai teknikoa honako profesional hauek osatuko dute: Kultura Zerbitzuak Arabako diseinu grafikoaren esparrutik aukeratutako bi diseinatzaile,  Kultura Ekintzen Ataleko arduraduna eta Komunikazio eta Informazio Bulegoko bi teknikari.

2017ko Inauteriak iragartzeko kartel ofizialak 1.500 euroko saria izango du, Udalaren web-orrian eta  prentsa-ohar baten bidez emango da aditzera zein kartel egokitu den irabazle eta zein izan diren finalistak, abenduaren 13an edo 14an.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt