Getariako Inauteriak 2019

Getariako Inauteriak 2019

EGITARAUA

MARTXOAK 2, larunbata

10:30etik aurrera: ERAKUSLEIHO ONENAK AUKERATUKO DIRA; horretarako, epaimahaiak banan-banan ikusiko ditu apainduta dauden erakusleihoak.
Sari-banaketa arratsaldeko mozorroen desfilearen ondoren izango da.

12:00etan: MOZORRO-POTEO ALAIA, “SUGARRI” txarangarekin.

18:00etan: Herriko plazan, MOZORROEN DESFILEA, haurrekin hasi, eta animatzen diren guztiekin jarraituko da.
*** Mozorro onenak sarituko dira.
IZEN-EMATEA, 16:30ETIK AURRERA PLAZAN BERTAN.
*** Desfilerako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarriko da.

Jarraian: “SUGARRI” txaranga, kalez kale..

Bitartean: Gure Txeru dantza-taldeak, “KEINU BAT” EUSKAL HERRIKO INAUTERIEI: ALTSASUKO “MOMOTXORROAK” kalez kale.

SARI-BANAKETA:

– Larunbat arratsaldean, MOZORROEN DESFILEAren ondoren, sari hauek banatuko dira:
MOZORRO ONENEN SARIAK: KOADRILA ONENA, BIKOTE ONENA, ORIGINALENA …,
KARTEL-LEHIAKETAKOAK ETA ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAKOAK.

– 2019ko “KARNABALERUENA” izendatuko da.

Tabernetan ere sorpresak!!!
Eta 60 €ko bonoen zozketak!!!
Martxoaren 2an tabernetan betetako TXARTELEN ZOZKETA martxoaren 3an, eguerdiko txikiteoan, egingo da.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt