Hartzaro Festibala 2017 Uztaritze
FESTIBALA AINTZIN
URTARRILAREN 21EAN IBIAKOITZA
9:00ETAN Hiribehereko auzoan Xerri Hiltzea Latsa elkartearen laguntzarekin.
OTSAILAREN 18AN IBIAKOITZA
Arruntzako auzoan, goizean Kaskarotak etxez etxe – Arruntzako Zortziko elkarte eta Errobiko Kaskarotak lagun.
11:00ETAN Liburutegian Miribedi Marabedi Sorginkeri ! euskarazko ipuinak (Xan Errotabehere) eta marrazkiak (Marko), haurrendako. Latsa gelan – Sorgin gaua – SARTZEA URRIRIK
11:00ETAN Tutakendako Zirt Zart saioa Jenderi idekia (Sandrine Paralieu).
14:00ETAN Sorginak XVII. mendean erakustaldi.
14:30ETAN Sorginak, mendiko sorginak filma Sonia Paramok egina.
15:00ETAN Lapurdiko Ternuako Akelarretan! euskarazko ipuinak Xan Errotabeherek kondaturik, helduentzat.
16:00ETAN Mintzaldi Sorginkeriaz eta euskal aztikeriaz. Gorka Etxarrik eta Claude Labatek emanik.
18:30ETAN Akelarre sorkuntza berria Izartxo taldeak emanik. 1609.urteko gertakizuneri loturik ikusgarria dugu. Uztaritzeko sorginen kontra auzia, erakusten dauku bainan gaur egun. Pierre de Lancrek eta lagunek Uztariztarrak artoski ikusten dituzte eta diote ohidura zaharrak sorginkeria dela. Haatik bizia, pestak, musika eta dantzak mendez mende irauten dute Lapurdiko xoko huntan eta agian luzaz! Ondotik Tripan taldeak alaiturik.
21:00ETAN Foisis Jaunak Itoiz taldeaz gogoratzeko.
OTSAILAREN 19AN IGANDEA
11:30ETAN Heraitzeko auzoan Eskolako ihauteriak Kaskarotak eta mutxikoak Erdizka taldearekin – Auzoko eskola, Ur Begi eta Errobiko Kaskarotak laguntzarekin.
OTSAILAREN 22AN ASTEAZKENA
Latsan – Festibalaren idekidura
19:00ETAN Festibalaren idekidura Latsan, hautetsi, elkarte eta lantegi partaideekin
19:30ETAN Uztaritzeko Txistulariak.
20:30ETAN Mintzaldi Faustin Bentaberry zenaz Mattin Errecartek eta Patrick Larraldek kudeaturik, Ur Begi elkartearen laguntzarekin. Garaztarrak dantza taldea eta Jean Christian Irigoien (eskusoinularia) lagun SARTZEA URRIRIK
OTSAILAREN 23AN ORTZEGUN GIZENA
19:30ETAN Karrika arteen sorkuntzak Hiribehereko pilota plazan (Euria balitz, Purguko pilota plazan aterbean).TUTAK – ZIRT-ZART – URRIRIK –
Ohidura zaharrak berriz ospatzeko, ortzegun gizena kari, herriko ikusgarria, toberak (Aritz Videgain) herriko ikusgarria (Burrunka, Bilaka, Izartxo, Zirtzilak, Afrika Dambo) Sandrine Paraleiu (Zirt Zart).
20:30ETAN Erromeria Jan eta edan Latsa gelan Klik eta Uztaritzeko Gaiteroek alaiturik.
22:00ETAN Latsa gelan Zeze «Txistu elektro world» ZEZE soinulari euskaldunak, folk tresnen eta elektroniko soinuenarteko aurrez aurreko musikaldi nahasketa emaiten du. ZEZEren musika nahasketarekin ez zizte unatuko, kontzertu sakon eta harrigarri bat eskainiko baitu. SARTZEA URRIRIK
23:00ETAN Ttirrittan kantaldi «Pauline eta Juliette» Itsasuko eta Kanboko bikote gazteak, bi gitaraz eta bi ahotsez, ohiko eta gaur egungo kantuak abestuko dituzte. SARTZEA URRIRIK
OTSAILAREN 24EAN ORTZIRALA
ORAIKO MUSIKA Hiribehere auzoan
19:00TAN Hiribehere auzoan Uztaritzen Kantuz, Txistulariak eta Biarritzeko Arroka taldearen kantariak eta Donostia Kantuz.
22:00ETAN Latsa gelan Anje Duhalde SARTZEA URRIRIK
Lehen partean, Mattin Lerissa «Euskal mendien txoria». Begorlegiko Mattinek, 16 urterekin, euskal kantuan etorkizun ederra duen gaztea da.
Anje Duhalderen musika ibilbidea euskal musikari errotik lotua zaio 1970az geroztik. Guztien gogoko den ahots beroa du, rockari, folkari eta ohizko soinueri arrastoa uzten die era askoko konposizioekin… Anjeren iturriak ugari dira, mezua uzten duen edozein musika gustatzen zaio, eta ezin ditu hitzak eta testua bereizi: «Xalbador, nire ibilbidean, Bob Dylan edota Georges Brassens bezain garrantzitsua da ».
GAUERDITAN Gaztetxean SARTZEA URRIRIK
TNGRI
Postrock eta kultur ibilkarien arteko elkargunetik sortu da taldea, 2016ko udan. Bere rock aldakor eta koloretsuak, urruneko topaketak gogora ekartzen dauzkigu. Hendaiatik eta Uztaritzetik jin lau soinulariz ostatutako taldea. Léo Breton (gitarra) – Fabien Ducasse (gitarra) – Johann Breton (baxua) – Mikel Maille (bateria).
NABIL
Poprock taldea 2005ean sortu da. Unai Egia Lekeitiarrak munduko indarretan (lurra, ura aide eta sua) oinarritutako egitasmoa sortzea erabaki zuen. Hirukoteak, «Ordu Kiskaliak» azken diskoa aurkeztuko dautzue. Rockaren indarra eta
doinu elektronikoak dira laugarren lan honen indarra Unai (ahotsa eta gitarra), Iraun (gitarra) eta David (baxua)
OTSAILAREN 25EAN IBIAKOITZA
SORKUNTZAREN EGUNA
10:30EtAN Lapurdi Gelan «Ohizko musika eta dantzen baliabide gunearen» aintzin egitasmoaren aurkezpena, Herri Soinuk eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak kudeaturik. Iparraldeko “Ohizko musika eta dantza eragileen taldearen” sorkuntza. Bazkaria Latsa gelan Aintzinetik izena eman eta azken muga otsailaren 22ko
17:00 EtAN Herriko pilota plazan – Ihauteriak eta dantza sorkuntzak – URRIRIK Joaldunak – Hartza eta basajaunak Orai Bat taldea (Baiona). Joaldunek gerria astinduz, joareetatik izugarriko ahotsa ateratzen diete, udaberria datorrela ulertarazteko. Hartza dantza sorkuntzaren aurkepena.
«Herrikoa»
Zarena Zarelako taldea – Ikusgarriaren bitartez, hainbat herri eta eskualdeetan dantzatzen diren fandango eta jotak eginen ditu, hala nola, Asturia, Galizia, Aragoi, Bizkaia, Gipuzkoa, Bolibia eta Lapurdikoak eta sorkuntza berri batzuk ere.
«Azeri dantza»
Erreintza dantza taldea (Errenteria). Gipuzkoako ohiko dantza da. Gerla zibila aintzin, Azeri dantza, inauterietako egun garrantzitsuenean dantzatzen zen. Hastapenean, oilasko jokoari lotutako dantza zen. Gero ohitura hori galdu egin
zen eta 1975ean jende batzuk azeri dantza berreskuratu zuten. Gaur egun, ohitura hori atxikitzen dute Adunan, Andoainen, Hernanin eta Oreretan.
«Mugak»
Burrunka taldea. 2017ko sorkuntzaren aintzin agerraldia. Balkano, Hego Ameriketako, Aragoneko, Kataluniako eta bistan dena Euskal Herriko errepertorioe tatik oinarritzen den musika eta dantza nahasketa da. Taldeko soinulari eta dantzari ugarik parte hartzen dute sorkuntzan.
21:00ETAN
Arrauntzako elizan 13 € / 10 €
Xendarineko ahizpak
– Aldudeko ibarretik jinik Karine eta Aline Etcheverry ahizpek ahots zoragarriak entzunaraziko dauzkigute.
Bitartean Folk taldea
– Haritz Ezeizak, Ixiar Jauregik, Lara Mitxelenak eta Sebastian Ustarrozek taldea osatzen dute (Hernani). Galeseko eta Irlandako itzulia horren emaitza da “Bidean” 2015eko diskaren grabaketa. Argentinar eta euskal musika uztartuz, doinu zahar eta berriak emaiten dituzte.
Demode Quartet
–A capella abestutako bertsioaz beteriko antzerki ikusgarria da. Abesti batzuk pianoz, biolaz, gitarraz, kajoi flamenkoz, eskusoinuaz lagunduak eta koregrafia batzuez osatuak dira. Abesti guziak haien eskuetatik, ahotsetatik eta soinu tresnetatik pasatuko dira eta emaitza ordu eta hogei minutuko ikuskizuna da aho zabalik utziko zaituena.
OTSAILAREN 26AN IGANDEA
OHITURAREN EGUNA
09:00ETAN Kaskarotak eta kaskarot txikiak etxez etxe Hiribehereko auzoan. Eguerditik goiti Purgun.
10:00ETAN Latsa Txilindron sukaldaritza lehiaketa. Lagun arteko giro atsegina eta goxoa.
11:30ETAN Elizaren atarian Meza nagusiaren ondotik, Kaskarot taldeen ohiko topaketa.
EGUERDITAN Hiribehereko auzoan Iruñeko Jarauta 69 txaranga. Uztaritzeko Gaiteroak.
13:30ETAN Latsa Inauteri bazkaria Latsa sukaldaritza elkarteak antolaturik. Bazkal ondoan txilindron txapelketaren sari banaketa.
18:00ETAN Mutxikoak Saltoka taldeak alaiturik.
OTSAILAREN 27AN ASTELEHENA
TOLOSAKO INAUTERIAN
Senidetze batzordeak antolaturik: giroa segurtatua, jende ainitz mozorroturik, txarangak ugarik Tolosako karrikak alaituko dituzte eta Eukal Herria plazan kontzertuak izanen dira. Abiapundua: Lapurdiko plazan 19:00etan eta goizeko 2:00etan sartzeko
. Autobusa 10€ eta bixtan dena mozorroturik izan behar zizte! Tokiak atxikitzeko Herri Soinu dei ezazue.
OTSAILAREN 28AN – ASTEARTE GIZENA
(Euria balitz, Purguko pilota plazan aterbean)
Ohitura eta sorkuntza, nahasturik, loturik, eskuz esku. Aurten ere, 250 baino gehiago soinulari, dantzari, antzerkilari izanen dira: Zanpatzar, zirtzilak, nigartiak, auzapeza, guardiak, epailea eta apeza, hartza, animaleak, Maiaren sehiak, Laminak eta mitologiaren beste pertsonai batzuk musikalari ugariz lagundurik: Burrunka, Zo zongo, Uztaritzeko txaranga, gaiteroak eta trikitilariak. Plazak eta karrikak hartuak izanen dira, besta gogoarekin eta gogotik. Parte hartu nahi duten guziak ongi etorriak dira.Hiribehereko pilota plazan
17:45ETAN «Zo Zongo» taldea Gipuzkoa
18:30ETAN Zirtzilek eta bertzek plaza hartzen dute. Dantzak eta musikak, auziaren hastapena. Ihauteria abiatzen da Purguraino – Ibilbidean barna Laminak agertuko dira – Elizaren aintzinean Maia dantza – Antza plaza Hartza dantza.Purguko pilota plazan
19:30ETAN Zanpantzar auziaren segida eta bukaera, dantzak, toberak eta musikak (Hartzaroren sorkuntzak) Hartza dantza Aker dantza Zirtzilen soka Sua dantza.
20:00ETAN Erromeria tokian bertan Jan eta edan Saltoka taldeak alaiturik.
GAUERDITAN Gau pasa Bilgunen segituko da Izartxok antolaturik, Errobiko Kaskaroten batzokian.
TXARTELAK
Tokiak aintzinetik hartzeko: 06 52 12 48 23
Sartzeak erosteko astearteetan eta ortzegunetan Herri Soinuren bulegoan.
Lapurdi erdigunean 10:00etatik 12:00 artio eta 16:00etatik 18:00 artio