Hondarribiko 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa

Hondarribiko 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa

Ondoko baldintzen arabera:

1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.

2.- Erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorriz koak izan beharko dute.

3.- Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta bertikala izango da.
Neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.
Egileak ez die beren lanei markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira.

4.- Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da:
“HONDARRIBIA – INAUTERIAK 2019”

5.- Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio, eta bera izango da 2019koInauteriak iragartzeko erabiliko dena. Sari honi P.F.G.Z. dagokiona kenduko zaio.

6.- Lanak, BAZen (Kale Nagusia, 20 – behea) entregatuko dira 2019ko urtarrilaren 30ean eta 31n,eta otsailaren 1ean (09:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 18:00etara).

7.- Lanak egilearen sinadurarik gabe entregatuko dira, bakoitzaren atzealdean lema bat idatzita,horrekin batera kartazal itxi bat aurkeztuko da, kanpoaldean lanaren lema bera adieraziz.
HONDARRIBIKO UDALA
Kartazalaren barrualdean egilearen izena eta bi abizenak, telefono zenbakia, N.A.N. zenbakia eta kontu korronteko jabea den agiria izango dira.

8.- Lanak jendaurrean jarriko dira 2019ko otsailaren 25eko arratsaldetik martxoaren 5a bitarte (biak barne), Arma Plazan.

9.- Irabazle gertatzen den kartelaren jabea Udala izango da, eta hori inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du.

10.- Lanak jasotzeko egunak: 2019ko apirilaren 4an eta 5ean, BAZen (Kale Nagusia, 20 – behea),10:00etatik 13:00etara.
Lanak esandako epearen barruan jasoko ez balira, antolatzaileek berorri uko egiten diotela ulertuko da.

11.- Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanek saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.

12.- Lehiaketan parte hartzearekin, baldintza hauek ontzat ematen dira.

Informazio gehiago Hondarribiko Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt