Hondarribiko Inauteriak 2017

HONDARRIBIKO INAUTERIAK 2017

Otsailaren 23an, osteguna
Alde Zaharrean zehar, 18:30etik aurrera Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta ikasleen Inauteri Kalejira.

Otsailaren 24an, ostirala
22:00etik aurrera, Herri Olinpiaden barnean, Jostaldi Pilotalekuan, hirugarren urtez jarraian Parodia ospatuko da.

Otsailaren 25ean, larunbata
9:00etan Saindutik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak Baserriz-Baserri.
12:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan zehar ariko da.
14:30ean, herri bazkaria Arma Plazan. Ezinbestekoa izango da mozorratua joatea. Sarrerak otsailak 22 arte, 20 eurotan TTOPARA Kafetegian eta ETXEBERRIA tabernan.
15:30ean, Euskal Inauteria Baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.
18:00etatik 24:00etara, Alde Zaharrean, “La 3” taldeak antolatuta, Peña Poteo txarangarekin animazioa, eta jarraian ‘Aisa Behia’ eta DJ Kanurekin.

Otsailak 26, igandea
10:30ean hasita, Inauterietako desfilea: San Pedro kaleko lanak direla eta, aurtengo ibilbidea ondorengoa izango da: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Bernat Etxepare, Zuloaga eta San Pedro kaleak.
17:30ean, Arma Plazako karpan, haurrentzako antzerki emanaldia. ‘Kolore’izeneko haurrentzako euskarazko pailazo ikuskizuna, Kiki eta Koko pailazoekin.
19:00etan: Itsas Etxea Auditoriumean, Glu Glu Producciones-en eskutik ‘Desoxirribonucleo’ antzezlana gazteleraz helduentzat. Sarrera 6 eurotan, www.kutxabank.com

Otsailak 27, astelehena
19:30ean Udaletxeko Areto Nagusian, Inauterietako sarien banaketa.

Martxoak 5 arte
ARMA PLAZAn kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara irekitzen da eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

 

Informazio gehiagorako hemen klikatu

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt