Hondarribiko Inauteriak 2019

Hondarribiko Inauteriak 2019

EGITARAUA

Otsailaren 28an, osteguna
Alde Zaharrean zehar, 18:00etatik aurrera Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta ikasleen Inauteri Kalejira.

Martxoaren 1ean, ostirala
18:00etatik aurrera, Gazteria arlotik, Puntaleko eraikinean, Inauterietako Mozorro Festa.

Martxoaren 2an, larunbata
9:00etan Saindutik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak Baserriz-Baserri.
12:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan zehar ariko da.
14:30ean, herri bazkaria Arma Plazan. Ezinbestekoa izango da mozorratua joatea. Sarrerak 10 eurotan TTOPARA Kafetegian eta ETXEBERRIA tabernan.
15:30ean, Euskal Inauteria Baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.
18:00etatik 24:00etara, Alde Zaharrean, “La 3” taldeak antolatuta, Peña Poteo txarangarekin animazioa, eta DJ Kanuren animazioarekin.

Martxoak 3, igandea
10:30ean hasita, Inauterietako desfilea: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Bernat Etxepare, Zuloaga eta San Pedro kaleak zeharkatuko dira.
17:30ean, Arma Plazako karpan, , haurrentzako Potxin eta Patxin pailazoen “Zirkoko izarrak” ikuskizuna (euskaraz).

19:30ean: Itsas Etxea Auditoriumean Txalo antzerki taldearen “Descansa en paz”, helduentzako antzerki emanaldia gaztelaniaz (6 €, 18<: 3 €).

Martxoak 4, astelehena
19:30ean Udaletxeko Areto Nagusian, Inauterietako sarien banaketa.

Martxoak 5 arte
ARMA PLAZAn kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara irekitzen da eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt