Hondarribiko Inauterietako Kartel Lehiaketa 2020
Baldintzak:
Parte-hartzaileak
Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.
Teknika
Erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.
Neurriak
Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta bertikala izango da.
Neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.
Egileak ez die beren lanei markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira.
Lema
Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da:
“HONDARRIBIA – INAUTERIAK 2020”
Sariak
Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio, eta bera izango da 2020ko Inauteriak iragartzeko erabiliko dena.
Sari honi P.F.G.Z. dagokiona kenduko zaio.
Inauterietako Jaien sari banaketa 2020ko otsailaren 24an arratsaldeko 19:30ean udaletxeko Areto Nagusian gauzatuko den ekitaldian egingo da.
Eskaeren aurkezpena
Lanak, B.A.Z.-en, entregatuko dira 2020ko urtarrilaren 30ean eta 31n, eta otsailaren 1ean.
Lanak egilearen sinadurarik gabe entregatuko dira, bakoitzaren atzealdean lema bat idatzita, horrekin batera kartazal itxi bat aurkeztuko da, kanpoaldean lanaren lema bera adieraziz.
Kartazalaren barrualdean egilearen izena eta bi abizenak, telefono zenbakia, N.A.N. zenbakia eta kontu korronteko jabea den agiria izango dira.
Besterik
• Lanak jendaurrean jarriko dira 2020ko otsailaren 17ko arratsaldetik otsailaren 29a bitarte (biak barne), Arma Plazan.
• Irabazle gertatzen den kartelaren jabea Udala izango da, eta hori inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du.
• Lanak jasotzeko egunak: 2020ko martxoaren 26 eta 27an, BAZen (Javier Ugarte – 6), 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.
• Lanak esandako epearen barruan jasoko ez balira, antolatzaileek berorri uko egiten diotela ulertuko da.
• Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanek saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.
• Lehiaketan parte hartzearekin, baldintza hauek ontzat ematen dira.
Informazio gehiago hemen.