Hondarribiko Inauterietako kartel lehiaketa

Hondarribiko Inauterietako kartel lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2017ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:

1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.

2- Erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.

3.- Kartelen neurria 70×50 zmtakoa eta bertikala izango da. Neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango. Egileak ez die beren lanei markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira.

4.- Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da:

“HONDARRIBIA – INAUTERIAK 2017

5.- Sailkatutako lehen kartelari 450€ko saria emango zaio, eta bera izango da 2017ko Hondarribiko Inauteriak iragartzeko erabiliko dena. Sari honi P.F.G.Z. dagokiona kenduko zaio.

6.- Lanak, BAZ-en (Kale Nagusia 20 – behea) entregatuko dira 2017ko urtarrilaren 19an, 20an eta 21ean (9:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 18:00etara).

7.- Lanak egilearen sinadurarik gabe entregatuko dira, bakoitzaren atzealdean lema bat idatzita, horrekin batera kartazal itsi bat aurkeztuko da, kanpoaldean lanaren lema bera adieraziz. Kartazalaren barrualdean egilearen izena eta bi abizenak, telefono zenbakia, N.A.N. zenbakia eta kontu korronteko jabea den agiria izango dira.

8.- Lanak jendaurrean jarriko dira 2017ko otsailaren 20tik martxoaren 5a bitarte (biak barne), Arma Plazan.

9.- Irabazle gertatzen den kartelaren jabea Udala izango da, eta hori inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du.

10.- Lanak jasotzeko egunak: 2017ko martxoaren 3an eta 4an, BAZ-en (Kale Nagusia 20 – behea), 10:00etatik 13:00etara. Lanak esandako epearen barruan jasoko ez balira, antolatzaileek berorri uko egiten diotela ulertuko da.

11.- Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanek saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.

12.- Lehiaketaren parte hartzearekin, baldintza hauek ontzat ematen dira.

Informazio gehiago

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt