Igantziko Inauteriak 2017

IGANTZIKO INAUTERIAK 2017

Otsailak 17, ortziralea

10:00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxez -etxe eta baserriz-baserri eskean ibiliko dira gazteak. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. Gauean afaria eginen dute.

Otsailak 18, larunbata

08:00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira gazteak.
11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. Iluna barrean etxez etxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek, lehenengo saria bildotsa eta bigarrena ardo lotea. Gauean afaria eginen dute.
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt