Inauteriak 2018 Zarautz

Inauteriak 2018 Zarautz

Erakusketa
“Inauteriak 2018” Kartel-lehiaketa
Zarauzko Udalak eta Euskalduna tabernak antolatutako kartel-lehiaketan aurkeztu diren lanen erakusketa, Euskalduna tabernan. Sari-banaketa otsailaren 2an (ostirala) arratsaldeko 18:00eta egingo da, Euskalduna tabernan.

Otsailak 9, ostirala
17:00etan: Merkatu plazako lehen solairuan, “Conunpuntomas” sormen-tailerren eskutik, inauterietako moozorroak egiteko tailerra haurrentzat.

Otsailak 10, larunbata
12:00etan: Txupinazoa Torre Luzeako balkoitik, Zarauzko galtzagorrien eta Ludotxo hezitzaileen eskutik, Kalean txarangak girotuta.
ondoren: Kalean Txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
12:30ean: Lege Zaharren enparantzan, mahai jolas erraldoiak nerabeentzat.
17:30ean: Alde zaharrean zehar, Inauterietako II. Konpartsa: Karibetik
18:15ean Zinema pilotalekuan, inauteri jaia: DJ nerabeen emanaldiak eta mozorro lehiaketa (taldekoak, originalena eta dantzatua). 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. * Sarrera geltokiko parketik.
19:00etan: Musika plazan, lehiaketan parte hartzen duten mozorrotutako koadrilak elkartuko dira. Aldez aurretik Turismo Bulegoan izena eman behar da, edo egun berean Txiki-polit tabernan.
19:30ean: Musika plazan, mozorrotutako koadrilen sari-banaketa: koadrilen arteko mozorro onenari(I. saria 250€-ko bonoa, 2. saria: 150€-ko bonoa eta 3. saria 100€-ko bonoa, Zurekin ostalarien elkarteko tabernetan gastatzeko).
20:00etan: Musika plazan, dantzaldia Drindrots taldearekin.
20:30ean: Udaberri elkartean, mozorro-dantza.
21:45ean: Zinema pilotalekuan, Nemux Djaren emanaldia Gazteria Departamenduak antolatuta. *Sarrera Geltokiko parketik
23:00etan: Musika plazan, dantzaldia Drindrots taldearekin.

Otsailak 11, igandea
11:00etan: Herriko kaleetan zehar, Sanat Ana egoitzako konpartsa
12:00etan: Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Mauxitxa txarangarekin.
13:00etan: Mauxitxa txarangak herriko kaleak alaitzen jarraituko du.
17:00etan: Musika plazan, potxin eta Patxin pailazoen amanaldia.
Ondoren: Haurrentzako Merienda.
18:15ean: Musika plazan, Kantu Kolore haur berbena

Otailak 13,asteartea
11:00etan: Herriko kaleetan zehar, sardina-ehorzketa, Santa Ana egoitzakoen eskutik.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt