Inauteriak Andoain 2019

Inauteriak Andoain 2019

EGITARAUA

Otsailak 16 larunbata
8:00etan: PUSKA BILTZEA. Inauterietako ohitura zaharra. Gazteak janaria biltzen baserriz-baserri ibiliko dira dantza eta kantuen truke. Aurtengoa Buruntza auzoan izango da eta irteera Irunberri Elkartetik.

Otsailak 22 ostirala
KALDERERO TXIKIEN EGUNA
15:00etan: Ondarreta ikastetxetik aterako dira haur eta lehen hezkuntzako haurrak herriko kaleak alaitzen.
Ibilbidea: kale Nagusia, Santa Krutzeko zubiraino (Zubiaurre Etxea) eta handik bueltan Ondarreta Ikastetxera. Bertan antolatuko da kanpamentua Gora Kaletxiki Txarangak alaitua.

Otsailak 23 larunbata
17:00etan: KALDEREROEN Konpartsa Kaletxikitik irtengo da, Zaharren Egoitzara joango dira eta handik Goikoplazara. Bertan KANPAMENTUA antolatuko dute. Herriko agintariek harrera egingo diete eta Kaldereroen Erreginak, Udaletxeko balkoitik andoaindarrei eskainiko dien hitzaldiaren ondoren, kalez-kale ibiliko dira herrian zehar Gora Kaletxiki Txarangak lagunduta.
Ibilbidea: kaletxiki, Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik.

Otsailak 28 Ostegun gizena
15:00etan: Neska-mutiko guztiak MOZORROTUTA joango dira beren ikastetxeetara. 3-7 urte arteko umetxoak ikastetxean geldituko dira.

Bertan, gailetak eta gozokiak banatuko zaizkie. Ondoren, 8-12 urte arteko ikasle guztiak Bastero Plazan elkartuko dira, honako leku hauetatik irtengo direlarik:
15:00etan: LA SALLE-BERROZPEko haurrak, Gora Kaletxiki Txarangarekin batera, Kaletxikitik.
IKASTOLA eta ONDARRETA ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.

15:15ean: Ikastetxe guztiak elkarrekin KALEJIRAN abiatuko dira Bastero plazatik Gora Kaletxiki txaranga eta Dultzaineroek lagunduta.
16:15ean: INAUTERIETAKO PREGOIA eta txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Ondoren, dantzarako aukera izango dute ikasleek Goikoplazan.

Eguraldi txarra egingo balu,, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

17:15etatik 20:00etara: BELDURRAREN ETXEA Gizarte Zerbitzuetako “Ambrosia Olabide” Egoitzan. Gazte Lokalean.
17:30etan Maskara Lehiaketaren SARI BANAKETA Urigain Kultur Etxean.
Aurkeztutako Lanen erakusketa:
Otsailak 28, martxoak 1 eta martxoak 4, 18:00 – 19:30
Martxoak 2, 10:30 – 13:30 / 18:00 – 20:00
18:30: Olagain txistulari taldearen kalejira Goikoplazatik abiatuta.
19:00etan: PINTXO POTE MUSIKALA Olagain taldeko txistulariek, Alberto Agirre Abesbatzak, kantu kalejirak eta udal Musika Eskolako Abesbatza eta instrumentu joleek alaituta.
Ibilbidea: Bastero plazan hasi eta Kale Nagusitik barrena Zumea plazaraino.

Martxoak 1 ostirala
17:30etatik aurrera MOZORRO FESTA Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzan. Gazte Lokalean. Askari berezia gazte kuadrila guztientzat. Mozorrotuta etorri!
18:00etan: Udal Musika Eskolaren INAUTERIETAKO KONTZERTUA Bastero Kulturguneko Auditorioan. “Dar-dar” ipuin musikatua.

Martxoak 2 larunbata
11:30ean: BURUHANDI ETA ERRALDOIEN Konpartsa. Ibilbidea: Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzatik irten, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza.
12:00etan: MOZORROAK nahiz KONPARTSAK kalez kale ibiliko dira herrian zehar.
12:00etatik 13:15era: SOINUAK musika Eskolako ikasleen KALEJIRA.
Ibilbidea: Doktor Huizin dagoen Eskolaren egoitzatik atera, Bastero plaza, Kale Nagusia eta Zumea Plaza. Itzulera Kale Nagusitik Goikoplazara.

Eguraldi txarrarekin, Ondarreta Ikastetxeko jalasleku estalian.

17:00etan: Konpartsa eta mozorro guztiek INAUTERI DESFILEAri hasiera emango diete txarangarekin batera.
Ibilbidea: Txitibar Plazatik aterako da Goikoplaza arteko bidea egingo duelarik. Ondoren txaranga eta konpartsak ibiliko dira herrian zehar 20:30ak arte.
23:00etatik 3:00etara: GAZTE JAIDISKO FESTA Nafarroa Plazan.

Martxoak 3 igandea
12:00etan: INAUTERIAK JARRAITZEN DU! Mozorroak nahiz Konpartsak kalez kale ibiliko dira herrian zehar.
14:00: Inauterietako herri bazkaria Goikoplazan.
16:45: -Zo-Zongó productions taldearen Rockalean! kontzertu ibiltaria. Goikoplazatik hasita guztiok ezagutzen ditugun kantu eta doinuak interpretatuko dituzte kaleetan zehar.

*Inauterietako giroa herrian nabari eta zabal dadin jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera animatzen ditu Andoaingo bizilagunak.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt