INAUTERIAK ZARAUTZ 2017
ERAKUSKETA
“INAUTERIAK 2017” KARTEL-LEHIAKETA
Zarauzko Udalak eta Euskalduna tabernak antolatutako kartel-lehiaketan aurkeztu diren lanen erakusketa, EUSKALDUNA tabernan. Sari-banaketa otsailaren 17ean (ostirala) arratsaldeko 18:00etan egingo da, EUSKALDUNA tabernan.
EGITARAUA
Otsailak 24, ostirala
17:00-20:00: Merkatu plazako lehen solairuan, “Conunpuntomas” sormen-tailerren eskutik, inauterietako mozorroak egiteko tailerra haurrentzat.
Otsailak 25, larunbata
11:00-12:00: Lege Zaharren enparantzan, zirku tailerra haurrentzat.
12:00etan: Txupinazoa Modeloko balkoitik Zarauzko galtzagorrien eta Haize-orratz Gaztelekuko hezitzaileen eskutik, KALEAN txarangak girotua.
Ondoren, KALEAN txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
12:30-14:00: Lege Zaharren enparantzan, zirku tailerra nerabeentzat.
17:30ean: Alde zaharrean zehar, Inauterietako I. konpartsa: GREASE.
18:00etan: Zinema pilotalekuan, inauteri jaia: DJ nerabeen emanaldiak, zirku erakustaldiak eta mozorro lehiaketa (taldekoa, originalena, dinamikoa eta “atsegin dut”). 12–17 urte bitarteko nerabeentzat. *Sarrera Geltokiko parketik
19:00-21:30: Musika plazan, dantzaldia FAN&GO taldearekin.
19:00etan: Musika plazan, lehiaketan parte hartzen duten mozorrotutako koadrilak elkartuko dira. Aldez aurretik Turismo Bulegoan izena eman behar da, edo egun berean Txiki-Polit tabernan.
19:30ean: Musika plazan, mozorrotutako koadrilen sari-banaketa: koadrilen arteko mozorro onenari (1. saria: 250 €-ko bonoa, 2. saria: 150 €-ko bonoa eta 3. saria
100 €-ko bonoa, ZUREKIN ostalarien elkarteko tabernetan gastatzeko).
20:30ean: UDABERRI elkartean, mozorro-dantza.
22:45ean: Zinema pilotalekuan, Oihan Vega DJ-aren emanaldia
Gazteria Departamentuak antolatuta. *Sarrera Geltokiko parketik
23:00etan: Musika plazan, dantzaldia FAN&GO taldearekin.
Otsailak 26, igandea
12:00-13:00: Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi,
buruhandi eta DUNBOTS txarangarekin.
Ondoren: DUNBOTS txarangak herriko kaleak alaitzen jarraituko du.
17:00etan: Musika plazan, POTXIN ETA PATXIN pailazoen emanaldia. Ondoren: Haurrentzako MERIENDA.
Bukatzeko, 18:15ean: Musika plazan, KANTU KOLORE haur berbena.