Irun Inauteriak 2020

Irun Inauteriak 2020

Egitaraua

Larunbata 15

KALDEREROEN KONPARTSA
19:00etan: KALDEREROEN KONPARTSA Alberto Anguera plazatik irtengo da, Irungo Atsegiña elkarteak antolatuta. Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kalea, Colon Ibilbidea, Foru Karrika eta Nagusi kaletik igaro ondoren, San Juan plazara iritsiko da.

Igandea 16

IÑUDE ETA ARTZAINEN KONPARTSA
12:15ean: IÑUDE ETA ARTZAINEN Konpartsa Santiago Karrikatik irtengo da, Eraiki Dantza Taldeak antolatuta. Eskola kalea, Eliza kalea, San Juan plaza (atseden bat), Nagusi kalea, Foru Karrika, Colon Ibilbidea, Zabaltza plaza (hemen dantza emanaldia eskainiko dute Musikako Udal Kontserbatorioaren Musika Bandarekin) igaro ondoren, Luis Mariano kalean amaituko da.

Osteguna 20
(OSTEGUN GIZENA)

19:00etan: ZANPANTZAR konpartsa, Gaiteroak, Bidasoako Erraldoiak, Irungo Udal Kontserbatorioko Ikasleak, Auntza Trikitrixa Taldea eta Txingudi Dultzaineroak lagun dituela, Alberto Angueratik irtengo da eta Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kalea, Colon Ibilbidea zeharkatu ondoren, Zabaltza plazaraino helduko da.
19:30ean: ZANPANTZARRA jarriko da Zabaltza plazan, eta ERRALDOIEN BALSA, Bidasoako Erraldoiak eta Musikako Udal Kontserbatorioaren partaidetzarekin.

Ostirala 21
(OSTIRAL KAXKARRA)

20:00etan: AMAIA KZn, 2020ko INAUTERIETAKO KONPARTSEN AURKEZPENA. Sarrera gonbidapenarekin

Larunbata 22
(INAUTE AURREA)

09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. ERAIKI DANTZA TALDEA Bidasoa eta Behobia auzoetan ibiliko da baserriz baserri.
09:30ean: BASERRI GIROKO INAUTERIA. IBARLA MEAKA DANTZA TALDEA Meakako baserrietan barrena ibiliko da.
10:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. TXORIMALOAK SOINU TALDEA Anakan barrena ibiliko da baserriz baserri.
12:05ean: Pio XII. Plazatik aterako da EUSKAL-HERRI INAUTERIA,eta Serapio Mugica, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Colon ibilbidea, Foru Karrika, Kale Nagusia eta San Juan plazan amaituko da.
Kemen Dantza Taldeak antolatua da ekitaldi hau.
17:00etan: INAUTERIKO DESFILEA. Letxunborro hiribidetik irten eta Urdanibia plazara helduko da, ZANPANTZAR ETA KONPARTSAK lagun izango dituela.
20:30ean: San Juan plazako inguruetan MUSIKA ANIMAZIOA Elektro- Txaranga BURRUNBAren eskutik.
20:30ean: DISKOFESTA Zabaltza plazan, 23:30era arte.

Igandea 23
(ZALDUN INAUTEA)

09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. EGOIPAR MEAKA DANTZA TALDEA Meaka auzoan ibiliko da baserriz baserri.
09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. MEAKAKO ADIXKIDEAK DANTZA Taldea Arbesko plazatik irten eta Meaka auzoan barrena ibiliko da.
09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. KEMEN DANTZA TALDEA Olaberria auzoan ibiliko da baserriz baserri.
17:00etan: INAUTERIKO DESFILE HERRIKOIA. Letxunborro hiribidetik irten eta Urdanibia plazara helduko da, ZANPANTZAR ETA KONPARTSAK lagun izango dituela.

Asteartea 25
(ASTEARTE INAUTEA)

19:00etan: Zabaltza plazan dantzaldia, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
19:30ean: Zabaltza plazatik SARDINA LURPERATZEKO eta ZANPANTZAR ERRETZEKO komitiba irtengo da eta, Colon Ibilbidea, Foru karrika, Nagusi kaletik igaro ondoren, San Juan plazan amaituko da. Jarraian Su Gaztelua.

Informazio gehiago hemen.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt